2018(e)ko irailaren 23(a), igandea

UD1 Sistema kardiobaskularraren, asrans sistemaren, digestio sistemaren eta ugaltze - aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak eta lotutako patologiak.


UD1    MATERIA BIZIDUNAREN ANTOLAKETA MAILAK

Gizakion egitura konplexua da, mailaka antolatutako osagai multzo baten emaitza gara. Maila guztien oinarrian zelula dago.
Egituraren arabera, zelulak izan daitezke:

Zelula prokariotak. Organismo primitibo eta gutxi garatuetan dauden zelulak. Ezaugarri hauek dituzte:
1-10 mikra artekoak dira.
Ez dute nukleo-mintzik; hortaz, material genetikoa zitoplasman dago, libre. Autotrofoak dira.
Ugalketa-mekanismo soila dute (erdibiketa).






Zelula eukariotak. Goi-mailako organismoak (animaliak eta landareak) osatzen dituzten zelulak dira. Prokariotak baino konplexuagoak dira, eta ezaugarri hauek dituzte:





Askoz handiagoak dira, 10 eta 100 mikra artekoak.
Nukleo-mintza dute; beraz, material genetikoa zelularen nukleoaren barnean dago. Heterotrofoak dira.
Animal zelula autitrofoak dira. Ugalketa-mekanismoa konplexua da (mitosia).

Unitate honetan, animalia-zelulan ipiniko dugu arreta. Dena den, gogoan izan behar dugu landareen ehunak eta organoak ere zelulaz osatuta daudela. Animalia-zelulen aldean, landare-zelulek hiru ezaugarri desberdin dituzte: kloroplastoak dituzte (fotosintesiaz arduratzen diren organuluak); zitoplasma bakuolo handiz dago osatua, ia bere osotasunean (despentsa moduan jarduten du); eta mintz plasmatikoa babesten duen zelula-pareta bat dute.


ZELULAK

Zelula eukariotaren egituraren berri izan ondoren, haren funtzioak deskribatuko ditugu. Ikusi dugun bezala, izaki bizidun egiten duten ezaugarriak dira funtzio horiek:

Nutrizioa: zelula bizirik egoteko, nutrienteak lortu behar ditu zelulaz kanpoko fluidotik. Nutriente gehienek mintza zeharkatzen dute bi garraio motaren bitartez:

Difusio pasiboa Nutrienteek mintza kontzentrazio-gradiente baten alde zeharkatzen dute; hau da, kontzentrazio handieneko eremutik kontzentrazio txikieneko eremura igarotzen dira.

Garraio aktiboa Nutrienteek kontzentrazio-gradientearen kontra zeharkatzen dute mintza; eta, horretarako, energia behar da.




Zelula-ugalketa

Mekanismo honen bidez, zelula ama zatitu egiten da, eta informazio genetikoa zelulakumeei transmititzen die. Zelula- ugalketako bi mekanismo daude:

Mitosia: organismoak ehun bat handitzea behar duenean edo konpondu behar duenean gertatzen da. Zelula ama bat zatitu egiten da bi zelulakume sortzeko, eta horiek jatorrizko zelularen dotazio genetiko bera dute; hots,
46 kromosoma (23 pare).

Meiosia: dotazio kromosomiko haploidea (23 kromosoma) behar duten zeluletan gertatzen da; esate baterako, ugalketa-zeluletan. Ugalketa-zelulei gameto esaten zaie, eta espermatozoidea eta obulua dira. Ernalketan, gameto maskulinoak eta femeninoak bat egiten dutenean, zelula berri bat sortzen da, diploidea: kromosomen kopurua bi gametoen kromosoma kopuruaren batura izango da: 46 kromosoma edo 23 pare (diploidea). Zelula-ugalketako mekanismo horren bitartez, zelula ama diploidetik lau zelulakume sortzen dira, eta horien dotazio kromosomikoa jatorrizko zelularenaren erdia da (haploidea).

Erlazioa: zelulak sentikortasuna du, estimuluak jasotzeko eta horien aurrean erantzun bat emateko gai da. Estimuluak zelulaz kanpoko ingurunetik datoz, eta termikoak, kimikoak edo elektrikoak izan daitezke, besteak beste. Horien aurrean, zelulak hainbat erreakzio izan ditzake: forma aldatzen du, mugitu egiten da, sekrezioak ekoizten ditu...



EHUNAK

Antzeko forma duten eta funtzio bera gauzatzen duten zelulak taldekatu egiten dira hurrengo egitura-maila sortzeko: ehunak.

Lau ehun mota daude: epitelioa, ehun konektiboa, muskulu-ehuna eta nerbio-ehuna.

Aipatu ditugun ehun horiek era berezian antolatzen dira lan jakin bat egiteko; hartara, funtzio jakin bat gauzatzen duten ehun multzoak eratzen dira.



Funtzio batean espezializatutako ehun horiek organoak osatzen dituzte. Gizakien egitura-mailetan gorantz jarraitzen badugu, hurrengo maila aparatuak eta sistemak izango lirateke.

Aparatuak eta sistemak, biak, organoz eta ehunez osatuta daude, gure organismoko funtzio desberdinak egin ahal izateko, baina bada bien arteko diferentziarik.

ORGANO HOMOGENEOEK edo antzeko egitura eta zelula-jatorria duten organoek osatzen dute SISTEMA; alegia, organo horietan ehun mota jakin bat da nagusi. Adibidez, muskulu-sistema eta sistema osteoartikularra.

ORGANO HETEROGENEOEK edo ezberdinak direnek (forma bera ez dutenek) osatzen dute APARATUA. Esate baterako, zelula eta ehun mota ezberdinek osatzen dituzte lokomozio-aparatua, digestio-aparatua, arnas aparatua, gernu-aparatua eta zirkulazio-aparatua, eta horregatik esaten zaie aparatu.

Anatomia aztertzeko, norbanakoaren posizio jakin batetik abiatzen gara beti:
posizio anatomikotik. Horrela jokatu behar dugu gorputz-egiturak berdin deskriba ditzagun denok; osterantzean, kasu praktikoan ikusi dugun bezala, ez genuke jakingo gorputzean nola kokatu, posizioa aldatu egingo bailitzateke, nork deskribatzen duen kontu.


Posizio hori kontuan izan beharko duzu anatomia ikasten
 duzunean. Posizio anatomikoan, pertsona zutik dago, tente,
burua eta begiak aurrera begira, oinak paralelo eta bata
bestearen ondoan, eta besoak zabalik gorputzaren bi
aldeetan, esku-ahurrak aurrerantz daudela. Horrenbestez,
zuk eskuinean ikusten duzuna deskribatzen ari garen
gorputzaren ezkerraldea da, eta ezkerrean ikusten duzuna, gorputzaren eskuinaldea.

EBAKIDURA EDO ERRENFERENTZI - PLANOAK.

Aurreko kasuan ikusi duzun bezala, beste elementu bat erabiliko dugu anatomia aztertzeko: erreferentzia-planoak. Anatomiaren azterketan erabiltzen dira, gorputz-egiturak espazioan kokatzeko, posizio anatomikoan beti.

Hiru plano dira:

1. Erdiko planosagitala.

2. Plano frontalaedokoronala.

3. Plano horizontalaedotransbertsala.

POSIZIO EDO NORABIDE TERMINOAK

Posizio- eta norabide-terminoak honela defini ditzakegu: gorputz-egituren posizioa zehazteko erabiltzen diren terminoak dira, eta anatomia deskribatzeko erabili beharko dituzu. Jarraian deskribatuko ditugu, eta termino bakoitzaren erabileraren adibide bat ere ikusiko duzu:

Aurreko, aurrealdeko. Sinonimo
moduan, bentral terminoa erabil
dezakegu. Dena delako egitura
“gorputzaren edo eremu jakin baten
aurrealdean” dagoela adierazten du. Esate baterako, bularrezurra aurrekoa (edo bentrala) da toraxean.

Atzeko, atzealdeko. Dortsal ere esaten zaio. Egitura “gorputzaren edo eremu jakin baten atzealdean” dagoela adierazten du. Adibidez, orpo-hezurra oinaren atzealdean (edo alde dortsalean) dago.

Goiko, goragoko. “Burutik gertuago bestea baino”. Horrez gain, kranial eta zefaliko terminoak ere sinonimo moduan erabil ditzakezu. Esate baterako, eskualde kraniala goikoa da (kraniala edo zefalikoa) lepoaldearekiko.

Beheko, beheragoko. “Burutik urrunago bestea baino”. Kaudal ere esaten zaio. Adibide moduan esan dezakegu abdomena toraxa baino beherago dagoela, edo kaudala dela toraxarekiko.

Proximal. “Enborretik gertuago dago bestea baino”. Esate baterako, lepoaldea proximala da eskualde kranialarekiko. Distal. “Enborretik urrunago dago”. Adibidez, hanka distala da izterrarekiko.

Medial. “Gorputzeko erdiko lerrorantz dago”, edo “gorputz-egitura jakin baten erdian dago”. Mesial eta barneko terminoak ere erabiltzen dira. Esate baterako, esan dezakegu bena baten geruzarik barnekoena endotelio baskularra dela, edo bizkarrezurra mediala dela enborrean.

Alboko. Eskuin-albokoa edo ezker-albokoa izan daiteke. Egitura “gorputzeko alboetarantz dagoela” adierazten du. Adibidez, birikak bihotzaren alboetan daude.

Gainazaleko, azaleko. “Gorputzaren gainazaletik gertuago dago”, edo “dena delako egituraren kanpoaldetik gertuago dago”. Esate baterako, larruazala gainazalekoa da erraiekiko, edo epikardioa bihotzaren geruzarik azalekoena da.

Sakon. “Ez dago gorputzaren gainazaletik hain gertu”. Adibidez, muskuluak sakonak dira larruazalarekin alderatuta. Parietal. “Barrunbe baten paretarekin lotuta dago”. Esate baterako, perikardio parietalaz mintzatzen gara. Biszeral, erraietako. “Erraiekin lotuta dago”. Adibidez, perikardio biszerala edo erraietako pleura aipa ditzakegu.


1.5.- Gorputzeko atalak, eskualdeak eta barrunbeak.

Giza gorputzean, hiru atal, bost eskualde eta zenbait barrunbe daude. Barrunbeen eginkizuna organoak babestu, finkatu eta bereiztea da.

Gorputzeko atalak, eskualdeak eta barrunbeak.




Gorputz- atalak

Gorputzeko eskualdeak

Gorputzeko barrunbeak


Burua

Eskualde kraniala

Barrunbe kraniala


Lepoaldea



Bizkarrezur-barrunbea edo barrunbe espinala


Enborra

Eskualde torazikoa

Barrunbe torazikoa


Eskualde abdominala

Barrunbe abdominala


Barrunbe pelbikoa


Gorputz- adarrak

Gorputz-adarrak (Goikoak eta behekoak)










Gorputzeko barrunbeak bi taldetan sailkatzen dira: Barrunbe dortsalak:

Barrunbe kraniala. Garezurraren barruan dago. Han daude entzefaloa, meningeek inguratuta; odol-hodiak; nerbio kranialak; eta entzumen-, ikusmen- eta usaimen-organoak.

Bizkarrezur-barrunbea edo barrunbe espinala. Bizkarrezurreko ornoek osatzen duten barrunbea da; zehazki, ornoen atzealdeko arkuetako zuloak elkartzen direnean eratzen den hodi moduko hori. Barrunbe horretan,

bizkarrezur-muina dago meningeek inguratuta, eta bizkarrezur-nerbioen sustraia. Barrunbe bentralak:

Barrunbe torazikoa. Bularrezurrak, saihets-hezurrek eta bizkarrezur dortsalak mugatutako barrunbea da. Barnean birikak daude, eta biriken artean mediastino esaten zaion barrunbea. Hor daude bihotza, trakea (zintzur-estea), hestegorria, eta bihotzetik ateratzen diren arteria handiak eta bihotzera sartzen diren bena handiak.

Barrunbe abdominopelbikoa. Barrunbe abdominalak eta barrunbe pelbikoak osatzen dute. Barrunbe abdominala eta barrunbe torazikoa diafragma deritzon muskuluak bereizten ditu. Barrunbe abdominalean daude gibela, urdaila, hestea, barea, pankrea, guruin suprarrenalak eta giltzurrunak, eta baita zenbait arteria, bena, nerbio ere. Barrunbe pelbikoan, heste lodiaren zati bat, ugaltze-aparatuaren zati bat eta gernu-maskuria daude, besteak beste.

APARATO KARDIOBASKULARRAREN ANATOMIA

Organismoko zelula gehienetatik urrun daude hala organismoari oxigenoa eta nutrienteak ekartzen dizkieten aparatuak nola hondakin-substantziak kanporatzen dituzten aparatuak (arnas aparatua, digestio-aparatua eta iraitz-aparatua). Garraio- eta banaketa-sistema bat behar da, zeinak bermatu behar baitu behar adina nutriente eta oxigeno ekartzen direla eta karbono dioxidoa zein hondakin-substantziak kanporatzen direla. Hori da, hain zuzen ere, aparatu kardiobaskularraren egitekoa. Aparatu hori osatzen dute etengabe lanean ari den ponpa batek (bihotzak), organismo osoan zehar banatuta dauden hodien sare batek eta garraio-ehun likido batek, odolak. Aparatu kardiobaskularrak nutrientez eta oxigenoz hornitzen du organismo osoa, eta hondakin metabolikoak zein karbono dioxidoa kanporatzen ditu.



Bihotza organo bakoitia da, muskularra; ukabil baten antzeko tamaina du, hutsa da (lau barrunbe ditu), uzkurdura ez- boluntarioa du, eta mediastinoan dago.

Bihotzari kanpotik begiratuta, hau ikusten da:

Erpina edo punta: bihotzeko eskualde bat da; zehazki, beheko ertza, toraxaren ezkerralderantz begira dagoena. Bihotzaren erpinean, puntako pultsua hartzen da.

Oinaldea: bigarren saihetsaren azpian dago, eta goiko ertza da. Handik sartzen eta ateratzen dira arteria- eta bena-hodi handiak.





Hiru alde: alde esternokostala edo bularrezur eta saihets-
hezurren aldea, eskuin-bentrikulua barne hartzen duena; alde diafragmatikoa, bi bentrikuluen zati bat hartzen duena; eta biriketako aldea edo ezkerraldea, non ezker-bentrikulua baitago.

Bihotzeko paretaren egitura zenbait geruzak osatzen dute. Irudian ikusten da hoien banaketa.

BIHOTZAREN ANATOMIA

Aurreko atalean aipatu dugu bihotza errai huts bat dela. Bada, barruan, SEPTU deritzon luzetarako trenkada batek bi zatitan banatzen du: eskuinekoa eta ezkerrekoa. Eta alde horietako bakoitza zeharretarako trenkada batek zatituta dago. Beraz, lau barrunbe daude: horietako bi, aurikulak, goialdean eta atzealdean daude, aurikula arteko trenkadak banatuta; eta beste biak, bentrikuluak, behealdean eta aurrealdean daude, bentrikulu arteko trenkadak banatuta.

AURIKULAK Bihotzaren goialdeko bi barrunbeak dira; bat eskuinean dago, eta bestea, ezkerrean. Bien artean aurikula arteko trenkada dago, elementu muskular bat. Aurikuletako miokardioa askoz meheagoa da bentrikuluetakoa baino; izan ere, aurikuletako odol gehiena presio-diferentziagatik pasatzen da bentrikuluetara, eta bentrikuluak arduratzen dira odola organismo osora bidaltzeaz. Aurikulek benetatik datorren odola jasotzen dute. Biriketatik datorren odol oxigenatua lau birika-benen bitartez iristen da ezker-aurikulara. Eskuin-aurikulara, berriz, bi bena iristen dira: goiko kaba bena, gorputzaren goiko erdialde osoko odol oxigenogabea biltzen duena; eta beheko kaba bena, gorputzaren beheko erdialde osoko odol oxigenogabea biltzen duena.

BENTRIKULUAK Bihotzaren behealdeko bi barrunbeak dira. Bien artean, bentrikulu arteko trenkada dago, egitura muskular bat, aurikulen artekoa baino lodiagoa. Ezker-bentrikuluko miokardioa garatuagoa dago eskuinekoa baino; izan ere, odola aorta arteriarantz bultzatu behar duenez, zirkulazio handi osoaren erresistentziei aurre egin behar die (urrunen dauden gorputzeko eremuetara doan odola bultzatu behar du). Bentrikuluek odola sare baskularrera bultzatzen dute arterien bitartez. Ezker-bentrikulutik aorta arteria ateratzen da, odol arteriala organismo osora garraiatzeko. Eskuin- bentrikulutik, aldiz, birika-arteria ateratzen da, bena-odola biriketara eramateko.

Beheko irudian, bihotzeko lau barrunbeak ikusten dira, baita horietako bakoitzera sartzen eta bakoitzetik irteten diren odol- hodiak ere.



Bihotzeko trenkada transbertsala ez da osoa, balbula-sistema batek zulatzen du. Balbula horien egitekoa odol-fluxua dagokion noranzkoan bideratzea da.

Bihotzean dauden balbulei esker, odola norabide eta noranzko bakar batean mugitzen da bihotz-barrunbeetan zehar.

Balbula aurikulobentrikularrak (AB):
Trikuspidea: eskuineko balbula AB da. Trikuspide izena du hiru kuskuk osatzen dutelako. Mitral edo bikuspidea: ezkerreko balbula AB da. Bi kusku ditu, apezpikuen mitraren antzekoak.

Balbula semilunar edo sigmoideoak (SL):
Semilunar aortikoa: EzBren (ezker-bentrikuluaren) eta aorta arteriaren artean dago. Biriketako semilunarra: EsBren (eskuin-bentrikuluaren) eta birika-arteriaren artean dago.

ODOLO HODIEN ANATOMIA

Beheko irudian ikusten da kalibre txikiko bi arteria ateratzen direla aorta arteriaren sorburutik; eskuineko eta ezkerreko arteria koronarioak dira. Arteria horiek adarkatu egiten dira, eta adarkatzean sortzen diren kapilar txikiak dira bihotzari bere funtzioa betetzeko behar duen odol-ekarpena ematen diotenak. Bestalde, bena koronarioek oxigenorik gabeko odola eta karbono dioxidoa biltzen dituzte, eta sinu koronario deritzon egitura batean drainatzen dute. Sinu koronarioa eskuin-aurikulan amaitzen da, kaba benekin batera.

Odola bihotzetik odol-hodietarantz joaten da, eta horien bitartez, bihotzera itzultzen da berriro, zirkuitu zirkular bat eginez. Bihotzaren eskuinaldeak eta ezkerraldeak aldi berean lan egiten dute, baina bakoitzak bere aldetik, independenteki; horrenbestez, bi fluxu-zirkuitu daude: zirkulazio handia edo sistemikoa batetik, eta zirkulazio txikia edo birika-zirkulazioa bestetik.

aupada esaten zaio “bihotzean, bentrikulu-uzkurdura bat amaitzen denetik hurrengo bentrikulu-uzkurdura bukatzen den arte gertatzen diren mekanismo fisiko zein elektrikoen multzoari”.

Taupada bakoitza bi mugimenduk osatzen dute: uzkurtze-mugimenduak, edo sistoleak; eta dilatazio-mugimenduak, edo diastoleak. Pertsona heldu osasuntsuetan, bihotzaren erritmoa 70 taupadakoa da minutuko; hots, 70 bihotz-ziklo egiten ditu minutu bakoitzean. Bihotz-ziklo bakoitzak 0,8 segundo irauten du.

Sistolea eta diastolea ez dira aldi berean gertatzen, hiru alditan baizik, irudian ikusten den bezala:

Aurikula-sistolea: aurikulak uzkurtu egiten dira, balbula aurikulobentrikularrak zabaltzen dira, eta hutsik eta diastole- egoeran zeuden bentrikuluak betetzen hasten dira.




Bentrikulu-sistolea: bentrikuluak odolez
beteta daude. Odola aurikulara itzultzen saiatzen da, eta horregatik balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira. Balbula semilunarrak zabaldu egiten dira eta odola arterietarantz joaten da.

Diastole orokorra: aurikulak eta bentrikuluak erlaxatu egiten dira. Bihotz-barrunbeak dilatatzen direnean, aurikulak odolez betetzen dira berriro.

APARATO KARDIOBASKULARRAREN FISIOLOGIA

Ehun motak ikastean ikusi genuen nerbio-ehunak bulkadak koordinatzen dituela eta gorputzeko bazter guztietara transmititzen dituela. Bihotza NSB (nerbio-sistema begetatibo) edo nerbio-sistema autonomoak inerbatzen du. Bi eratako nerbio-zuntzak dira bihotza inerbatzen dutenak:

Zuntz sinpatikoak, bihotz-jarduera handitzen dutenek. (Bihotz-maiztasuna, arteria-presioa... igo)
Zuntz parasinpatikoak, bihotz-jarduera txikiagotzen dutenak. (Bihotz-maiztasuna, arteria-presioa... jaitsi)

Hala zuntz sinpatikoak nola parasinpatikoak sinu eta aurikula arteko noduluarekin edo nodulu sinusalarekin (NS) lotuta daude. Bihotzaren taupada-markagailua da nodulu hori, bertan sortzen da-eta bulkada erritmiko autokitzikatzailea.

NS (nodulu sinusala) eskuin-aurikulako paretan, kaba benarekiko lotunetik gertu, dauden zuntzez osatuta dago. NSko zelulek berez abiarazten dituzte bulkada elektrikoak tarte erregularretan, NSAren (nerbio-sistema autonomoa) estimulazio beharrik gabe. (Lehen ikusi dugun moduan, NSBk bihotz-jarduera modulatzen du).

Bulkada hori ezker-aurikulara transmititzen da Bachmann-en balaren bitartez. Nodulu aurikulobentrikularrerantz (NAB) hedatzen da traktu intermodalen bitartez. NABa eskuin-aurikulan, aurikula arteko trenkadaren aurrealdean eta behealdean, dauden zuntzez osatuta dago.

Maila horretan, nerbio-bulkada atzeratu egiten da zertxobait, aurikulak uzkurtzeko astia izan dezan bentrikulu-sistolea hasi baino lehen.

Nodulu aurikulobentrikularretik (NAB) abiatuta, bulkada elektrikoa HIS-EN BALARA (HB) transmititzen da. His-en bala zuntz batzuk dira, NABn sortu eta beherantz luzatzen direnak, bentrikulu arteko trenkadaren bi aldeetan (eskuin eta ezkerrean) adarkatzeko.

His-en balaren adar bakoitzetik beste adar batzuk sortzen dira, eta bi bentrikuluen alboetako paretetan zehar banatzen dira. Adar horiek PURKINJE-REN ZUNTZAK dira.

Hartara, uzkurtzeko agindua miokardioko zelula guztiek aldi berean betetzen dute.

Bihotzeko bulkada elektrikoen eroapenak korronte elektriko ahulak eragiten ditu; korronte horiek gorputzaren azalera hedatzen dira, eta han, elektrokardiografo esaten zaion tresna batek hauteman eta marraztu ditzake
Jakin beharrekoak
Bihotzaren eroapeneko sistema elektrikoa ulertzeko, bideo hau ikusiko dugu:







PATOLOGIAK

Patologiak sailkatzeko, zer organori dagozkion hartuko dugu kontuan:

1.- Bihotzari erasaten dioten patologiak:

Bihotz-gutxiegitasuna: bihotzak ezin du ponpatu organismoaren beharrei erantzuteko behar den adina odol. Hauek izan daitezke kausak: balbulopatiak, arritmiak, bihotz-muskuluaren gaitzak (miokardiopatiak), edo gorputzeko odolaren eskaria handitzea dakarten egoerak (anemiak, infekzioak, tiroidearen gaixotasunak, etab.). Odola benetan metatzen da, plasmako likidoak gainezka egiten du, eta zangoetako, oinetako eta biriketako ehunetara joaten da.

Bularraldeko angina: arteria koronarioen buxadura partzial bat da, miokardioa irrigatzen duten arteriena, alegia. Buxadura hori arteriosklerosi-prozesu baten ondorio da, arteria koronarioen estenosia eragiten du eta. Prozesua bizitzako lehen hamarkadetan hasten da, baina ez du arazorik sortzen harik eta arteria-argiaren txikiagotzea miokardioari iskemia bat eragiteko bezain larria den arte.

Miokardio-infartu akutua: arteria koronarioak erabat buxatzea da. Odol-ekarpena nahikoa ez denez, hipoxia gertatzen da miokardioan, eta horren ondorioz, miokardioko zelulak hil egiten dira (ehuna nekrosatu egiten da).

Bat-bateko heriotza: itxuraz osasuntsu eta egoera onean dagoen pertsona baten bihotza bat-batean eta ustekabean gelditzea da. Horren kausa nagusia bihotz-erritmo oso bizkor
eta irregularra da, bentrikuluko fibrilazio esaten zaiona. Horren eraginez, bihotzak modu antolatuan uzkurtzeko duen gaitasuna galtzen du, eta ez da gai odola organismora bidaltzeko.

Perikarditisa: perikardioa handitu egiten da zenbait kausarengatik; esate baterako, infekzioak edo traumatismoak, infartuen ondoren, edota farmakoen eraginez.

Endokarditisa: bihotz-paretaren geruza barnekoena handitu egiten da, eta balbula aurikulobentrikularrei ere erasan diezaieke. Prozesu infekzioso baten ondorioz sortzen da, eta eragiten dituen enboloek infartua edo bihotz- gutxiegitasuna ekar dezakete.

Hipertentsio arteriala: batez besteko arteria-presioa modu kronikoan balio normalak baino altuagoa izatea (140/90 milimetro merkurio baino gehiago).

2.- Odol-hodiei erasaten dieten patologiak:

Arteriosklerosia: arteriaren geruza barnekoenean edo endotelioan gantza metatzea da. Arteria gogortu egiten da, elastikotasuna galtzen du eta arteria-argia estutu egiten da. Organismoko edozein arteriari erasan diezaioke.

Aneurisma: odol-hodi bateko pareta era patologikoan dilatatzea da. Aorta arteriari erasaten dio batik bat.

Benetako tronbosia: bena bat buxatzea koagulu bat eratu delako. Nagusiki, beheko gorputz-adarretako eta pelbisaren inguruko benei erasaten die. Sakonera handiko benei erasaten badie, biriketako enbolia ekar dezake.

Barizeak: azaleko benen dilatazioak dira. Batez ere beheko gorputz-adarretan gertatzen dira, baina hestegorrian eta uzki-ondestearen inguruan (hemorroideak) ere ager daitezke.



ARNAS APARATOA

Arnas aparatuak gas-trukea egiten du organismoaren kanpoaldearen eta odolaren artean. Horretarako, arnasbide deritzen elementu batzuk eta birikak erabiltzen ditu. Biriketan, birika-albeolo esaten zaien egitura mikroskopiko batzuetan, gas-trukea gertatzen da albeoloetako airearen eta biriketako kapilarretan zehar doan odoleko hematien artean.

Arnas aparatuaren anatomia

Arnas organoak dira arnasbideak (goikoak eta behekoak) eta birikak.

Goiko arnasbideak.

Sudur-hobiek eta faringeak osatzen dituzte.

Beheko arnasbideak.

Laringeak, trakeak ( zintzur-hesteak) eta bronkioek osatzen dituzte.

Birikak.

Aurkezpen honetan, arnas aparatuaren osagai guztiak eta xehetasun anatomiko batzuk kokatuko dituzu:

Arnas aparatuaren fisiologia.

Adierazi dugun bezala, arnas aparatuak O2 eta CO2 gasen trukea egiten du odolaren eta atmosferaren artean. Prozesu hori zenbait fasetan egiten da:

Aireztapena.

Aireztapen-mugimenduen bidez, airea biriketara sartu eta biriketatik ateratzen da. Biriketako aireztapen batean bi mugimendu daude:

Arnas hartzea edo inspirazioa:

Airea biriketara sartzea da. Diafragmako (arnas muskulu nagusiko) muskuluak eta saihets arteko muskuluak uzkurtu egiten dira. Hartara, barrunbe torazikoaren diametroa handitu egiten da, eta, beraz, biriken barneko presioa txikiagoa da kanpokoa baino; ondorioz, airea biriketara sartzen da.

Arnasbotatzea edo espirazioa:

Mugimendu horren bidez, airea biriketatik ateratzen da. Prozesu pasibo bat da, aurreko atalean aipatu ditugun muskuluak erlaxatzean gertatzen dena: biriken barneko presioa handiagoa da kanpokoa baino, eta airea atera egiten da biriketatik.

Arnas mugimenduak etenik gabe egiten dira. Birika- albeoloaren barnean O2-aren eta CO2-aren kontzentrazioei

konstante eusteko, pertsona heldu batek 26.000 arnasaldi egiten ditu egunean, gutxi gorabehera; jaioberri batek, berriz, 51.000 arnasaldi egiten ditu.

Perfusio kapilarra.

Biriketako kapilarretara odola heltzen da etengabe, zirkulazio txikiari (birika-zirkulazioari) esker. Hala, O2 eta CO2 kontzentrazioak

konstante mantentzen dira biriketako kapilarren barruan, albeoloekin estu-estu lotuta daude eta.

Difusioa.

Prozesu pasibo bat da: gasak kontzentrazio handieneko tokitik kontzentrazio txikieneko tokira pasatzen dira. Prozesuak jarraituko luke harik eta biriketako albeoloetako eta kapilarretako gas-kontzentrazioak berdindu arte. Dena den, albeoloetako airea eta biriketako kapilarretako odola etengabe trukatzen ari direnez gero, prozesua ez da gelditzen. Hala, O2-a albeoloetako espaziotik biriketako kapilarretako odolera pasatzen da; eta CO2-a, aldiz, kapilar horietako odoletik albeoloetako espaziora.
Odol-garraioa.
O2-a odolaren bidez garraiatzen da, gehiena hematien hemoglobinari lotuta; CO2-a, aldiz, odol-plasman disolbatuta garraiatzen da.

Barne-arnasketa edo hematosia.

Odolaren eta gorputzeko ehunen artean gertatzen den gas-trukea da. O2-ak kapilarretako odolean du kontzentrazio handiena, eta handik ehunetara pasatzen da; CO2-aren kontzentrazio handiena, aldiz, ehunetan dago, eta horietatik kapilarretako odolera pasatzen da. Odolaren bitartez, biriketara iristen da kanporatu ahal izateko.

Arnas zentroak erregulatzen du arnasketa. Arnas zentroa garuneko protuberantzian dago, eta CO2 eta O2 kontzentrazioak kontrolatzen ditu.


ARNAS APARATOAREN PATOLOGIAK

Goiko arnasbideei erasaten dieten patologiak.

Patologia multzo hau sailkatzeko, goiko arnasbideen zer osagairi erasaten dioten hartuko dugu kontuan. Sudur-hobiei erasaten dieten patologiak.

Errinitisa. Sudur-hobiak estaltzen dituen mukosaren hanturazko prozesu akutu bat da, pituitaria gorriarena, alegia. Sintoma hauek ditu: errinorrea, doministikuak, sudurreko pruritoa, anosmia, sudurreko kongestioa, eta sudurraren atzeko sekrezioak drainatzea. Bi errinitis multzo handi daude: batetik, errinitis alergikoak; eta bestetik, alergikoak ez direnak (infekziosoak, basomotorra eta medikamentosoa).

Sinusitisa. Sudur-sinuak estaltzen dituen mukosari eragiten dion hanturazko prozesu bat da. Ezaugarri nagusiak zefalea (buruko min) handiak eta sinuetan sekrezioak metatzea dira.

Faringeari erasaten dioten patologiak.

Faringitisa. Faringeko mukosaren hantura da. Horrelakoetan, bereizgarriak dira disfagia, odinofagia eta sukarra. Kausa infekziosoa (bakterianoa edo birikoa) edo alergikoa izan daiteke, eta faringitisa akutua edo kronikoa izan daiteke.

Amigdalitisa. Amigdalen hantura da. Sintomak irensteko zailtasuna, sukarra eta zefalea (buruko mina) izan daitezke, besteak beste. Faringitisarekin lotuta egon daiteke.













Beheko arnasbideei erasaten dieten patologiak.

Patologia multzo honetan, laringeari, trakeari eta bronkioei erasaten dietenak sartu ditugu.

Laringeari erasaten dioten patologiak.

Laringitisa. Laringeko mukosaren hanturazko patologia bat da. Hauek dira sintoma bereizgarriak: pruritoa laringearen inguruan, mina, afonia, edo erlastura; glotisari espasmoa eragin diezaioke, eta ondorioz, asfixia (itobeharra) eragin.

Laringeko tumoreak. Erretzeko ohiturarekin lotuta egon ohi diren prozesu
neoplasikoak dira. Tumore horiek onberak edo gaiztoak izan daitezke. Adierazpen nagusia disfonia da; dena den, disfagia, disnea (arnasestua) eta otalgia ere agertu ohi dira.

Trakeari eta bronkioei erasaten dieten patologiak.

Trakeobronkitis edo bronkitis akutua. Trakeako eta bronkioetako mukosari erasaten dion hanturazko prozesu bat da. Kausa nagusia infekzio bakterianoa edo birikoa izaten da, baina ingurumen-kutsadurak edo tabakoak ere eragin dezakete. Ohiko sintomak espektorazioa eta arnas hotsak dira.

Bronkitis kronikoa. Bronkitisa kronikoa dela esaten da ia egunero agertzen bada hiru hilabeteko aldi batean, eta ondoz ondoko bi urtetan. Aurreko atalean aipatu ditugun sintomez gain, hauek ere agertzen dira: zianosia ezpainetan, disnea, arnas infekzioak sarritan, eta beheko gorputz-adarren hantura. Bronkitis kronikoa BGBKen barruan dago.

Asma bronkiala. Patologia buxatzaile orokor bat da, beheko arnasbideei erasaten diena. Sintoma bereizgarria aldizkako bronkio-uzkurdura da, bronkioetako paretako muskulu lisoak uzkurtzeak eragindakoa edota bronkioetako mukosaren hanturak eta hark sorrarazitako mukositateak eragindakoa. Honela adierazten da: txistu-hotsak, disnea, eztul produktiboa edo emankorra, takipnea eta sukarra. Asma bronkial kronifikatua ere BGBKen barruan dago.




Bronkiektasiak. Patologia murriztaile bat da, eta bronkio-zuhaitza era atzeraezin eta anormalean dilatatzea du bereizgarri. Arnas aparatuko patologia infekziosoen ondorio izan ohi da. Eskuarki, honela adierazten da: eztul produktiboa, karkaxa kirasdunak kanporatzea (karkaxa hemoptoikoak izan daitezke), sukarra, eta hatzek danborra jotzeko makilen forma izatea edo akropakia. Bronkiektasia ere BGBKen barruan dago.

Birikei erasaten dieten patologiak.

Hauek dira birikei sarrien erasaten dieten patologiak:

Arnas gutxiegitasun
akutua. Arnas aparatua ez
da gai ingurunearen eta
odolaren arteko gas-trukea
egiteko, eta, beraz, arnas
aparatuaren gutxiegitasun
akutua sortzen da. Trukea egokia ez denez, hipoxia eta hiperkapnia agertzen dira.

Biriketako enfisema. Patologia murriztaile bat da, biriketako ehuna hondatzen duena. Albeoloak era atzeraezinean dilatatzen dira, eta albeoloen arteko trenkadak hondatu egiten dira; horren eraginez, airea biriken barruan geratzen da, eta biriken aireztapen-gaitasuna murriztu egiten da. Sintomak izaten dira upel-erako bularraldea, esfortzuagatiko disnea, arnasbotatze luzea (putz-egile arrosak direla esaten da), takipnea eta eztula. Patologia hori ere BGBKen barruan dago.

Biriketako edema. Biriketan likidoa metatzen da. Horren eraginez, mintz albeolokapilarraren lodiera handitzen da, eta horrek gas-trukearen alterazioa eragiten du.

Pneumonia. Hanturazko patologia bat da; akutua edo kronikoa izan daiteke, eta infekziosoa, eskuarki. Sintoma bereizgarri hauek ditu: disnea, arnas hotsak, eztul produktiboa, sukarra eta min torazikoa.

Biriketako tuberkulosia. Patologia infekzioso bat da, Koch-en baziloak (Mycobacterium tuberculosis izenekoak) eragindakoa. Sintomatologia hau du: astenia, anorexia, pisua galtzea, izerdia botatzea gauez, eztul lehorra, hemoptisia, eta sukarra. Mycobacterium tuberculosis bakterioaren aurkitzailearen argazkia." class="elemento_centrado" height="200" src="AS01_CONT_R39_ROBERTKOCH28632__000_a_1.jpg" style="width: 144px; height: 200px" title="Robert Koch, Mycobacterium tuberculosis bakterioaren aurkitzailea." width="144" />

Pleuritisa. Pleurei erasaten dien hanturazko patologia bat da. Ohikoenak pleuritis lehorra (exudaziorik gabe) eta pleuritis exudatiboa edo hezea dira (exudazio handia). Honela adierazten da: eztul lehorra, sukarra, mina dagokion alboan, eta disnea.

Biriketako kartzinoma. Gizonezkoen artean, patologia neoplasikorik ohikoena da, eta kasu gehienetan, zuzeneko lotura du tabakoarekin. Asintomatikoa izan daiteke denbora luzez, eta horrek ekar dezake atzeraezina izatea diagnostikoa egiten denean. Sintomak disnea, eztula, karkaxa hemoptoikoa eta arnas hotsak izan daitezke.


DIGESTIO APARATOA


 Digestio-aparatuaren anatomia.

Digestio-aparatuaren eginkizuna irentsitako elikagaiak eraldatzea da, elikagai horien nutrienteak gure gorputzari gehitzeko, gorputzeko zelula guztietara helaraziz, zelula bakoitzak bere funtzio energetikoa, estrukturala edo erregulatzailea egin ahal izan dezan.

Digestio-aparatua hodi irregular bat da,
9 metro inguruko luzerakoa, ahoan hasi eta
uzkian amaitzen dena. Organoz eta guruin
erantsiz osatuta dago. Organoak dira ahoa,
faringea, hestegorria, urdaila eta hestea;
eta guruinak, listu-guruinak, gibela, pankrea, eta behazun-maskuria.

Guruin erantsiak digestio-hodiaren inguruan dauden organo batzuk dira; digestio-urinak jariatzen dituzte, eta horiek elikagaiekin nahasten dira digestioaren prozesuan. Hauek dira guruin erantsiak: listu-guruinak, gibela, pankrea, eta behazun-maskuria.

Digestio-aparatua elikagaiak digeritu eta xurgatzeaz arduratzen da. Beste prozesu boluntario batzuetan ere parte hartzen du, esate baterako, elikagaiak ahoratu, murtxikatu eta irensteko prozesuetan.

Ahoratzea (ingestioa): Ahoan dauden egituren bitartez elikagaiak organismora sartzeko prozesua da.

Digestioa: elikagaiak eraldatzeko prozesua, oinarri-oinarrizko osagaiak lortzeko, organismoak xurgatu eta bereganatu ahal izan ditzan. Digestio-hodian zehar egiten da, eta ikasteko errazagoa izan dadin, prozesu mekanikoa eta kimikoa bereizten dira, biak aldi berean egiten diren arren.



Xurgapena: digestioaren ostean
lortutako metabolitoak odolera
pasatzeko prozesua. Urdaila
xurgapen txikiko eremu bat da,
zelulen arteko lotura oso
sendoa delako eta bilorik ez
dagoelako. Heste-mukosan
biloak eta mikrobiloak daude,
xurgapen-azalera handitzeko. Horregatik, nutrienteak heste meharrean xurgatzen dira nagusiki. Kolonean, berriz, ura xurgatzen da, kiloa solidotu eta eginkari bihurtzeko.

Iraizpena: eginkariak ondestean metatzen dira, eta hestea libratzeko erreflexua sortzen da. Une egokia iristen denean, kanpoko uzki-esfinterra erlaxatzen da eta eginkariak kanporatu egiten dira.

Digestio-aparatuaren patologiak.

Ahoari erasaten dioten patologiak:

Gingibitisa: hortzoiak handitzea eta odola jariatzea dakarren infekzio bakterianoa. Mina, gorritzea eta halitosia eragiten ditu.

Estomatitisa: ahoko mukosaren hantura. Hestegorriko gaixotasunak:

Dibertikuluak: hestegorriko paretako inbaginazioak dira, zaku-formakoak. Epigastrioko mina, disfagia, berrahoratzea eta disnea eragiten dituzte.

Esofagitisa: hestegorriko pareta narritatu edo handitu egiten da, errefluxu gastroesofagikoagatik, kirurgia batengatik, AIEEak (antiinflamatorio ez esteroideak) hartzeagatik, edo gehiegizko gorakoengatik.

Hestegorriko barizeak: hestegorriko benak dilatatzea. Asintomatikoak dira, baina hautsi eta hematemesia zein melenak eragin ditzakete.

Urdaileko gaixotasunak:

Gastritisa: urdail-mukosaren hantura akutu edo kronikoa. Gastritis kronikoa asintomatikoa izan ohi da, baina gastritis akutuak goragaleak edo gorakoak eragiten ditu, bihotzerrea epigastrioan, gasak eta puztuta egoteko sentsazioa, digestio astuna, etab.

Ultzera: krater-formako lesioa urdaila edo
duodenoa estaltzen duen geruza mukosoan.
Geruza mukosorik ez dagoenean, estali gabe
geratzen den ehuna higatu egiten da azido klorhidrikoaren eraginpean egoteagatik. Ultzera gehienak Helicobacter pylori deritzon bakterio batek eragiten ditu.

Urdaileko minbizia: tumore gaizto bat da. Ohiko zeinuak izaten dira apetitu falta, betetze-sentsazioa, disfagia, goragaleak eta gorakoak (batzuetan odolarekin), halitosia eta flatulentziak. Urdaileko edozein tokitan sor daiteke, eta kartzinoma gehienetan bezala, pisua galtzen da eta osasunak okerrera egiten du.

Hesteko gaixotasunak:

Kolitis ultzeraduna: kolonaren eta ondestearen hantura, jatorri autoimmunea duena. Eginkarien bidez odola edo mukia kanporatzea eragiten du, abdomeneko mina ematen du, sukarra...

Kolon minbera: gehiegizko mugimendu peristaltikoek eragindako nahasmendua. Abdomeneko mina sortzen da, idorreria eta beherakoa txandaka agertzen dira, eta goragaleak eta gorakoak ere izan daitezke.

Dibertikulosia: hestearen paretako inbaginazioak dira, poltsa-formakoak. Zuntz gutxi hartzeagatik sortzen dira.

Malabsortzio-sindromea: hesteetan nutrienteak xurgatzeko zailtasuna. Eragina izan dezake gaixoaren hazkundean eta garapenean.

Kolon eta ondesteko minbizia: denborak aurrera egin ahala gaiztotu eta minbizi bihurtzen den polipo onbera batetik abiatuta sortzen da. Badira minbizi mota hau izateko arriskua handitzen duten faktore batzuk, hala nola adinekoa izatea, zuntz gutxiko dieta edukitzea, obesitatea, sedentarismoa, tabakoa eta genetika.

Gibeleko gaixotasunak:
Hepatitisa: gibelaren hantura, jatorri birikokoa. Birusaren arabera, A, B, C eta D hepatitisak bereizten dira.

Zirrosia: ehun hepatikoa pixkana hondatzea. Ehun hepatikoaren ordez, ehun fibrosoa agertzen da, eta horrek gutxiegitasun hepatikoa eragiten du. Askotan, alkoholismoaren ondorio izaten da.

Behazun-maskuriko gaixotasunak. Behazun-litiasia: harriak agertzen dira behazun-maskurian edo koledokoan. Abdomeneko min akutua sortzen da otorduen ondoren, eta bizkarrera ere hedatzen da. Halakoetan, ikterizia, buztin koloreko eginkariak, gasak, bihotzerrea eta indigestioa ere agertzen dira.

Pankreako gaixotasunak. Pankreatitisa: pankrearen hantura da. Pankreatitis akutua tratamenduarekin arintzen da eta ez du arrastorik uzten; kronikoak, berriz, ondorio txar iraunkorrak ditu. Funtsean, alkoholismoak eragiten du. Abdomeneko mina eta distentsioa agertzen dira, goragaleak, gorakoak...

5.- Emakumearen ugaltze-aparatua.

Ugaltze-aparatua edo aparatu genitala, izenak adierazten duen bezala, ugalketaz arduratzen da. Emakumearen ugaltze- aparatuari dagokionez, hormona femenino batzuk sintetizatzen ditu, bertan gertatzen da ernalketa, eta bertan egoten da izaki berria, erditzeko garaia iritsi arte.

5.1.- Emakumearen ugaltze-aparatuaren anatomia.

Emakumearen ugaltze-aparatua gonadek, bide genitalek, kanpoko organo genitalek eta guruin erantsi batzuek osatzen dute:

Gonadak:
Emakumeen gonadak obulutegiak dira.

Bide genitalak:
Falopioren tronpek, umetokiak eta baginak osatzen dituzte.

Kanpoko organo genitalak:

Bulba esaten zaie, eta atal hauek dituzte: Venusen mendia, ezpain handiak, ezpain txikiak, klitoria eta bulbako bestibulua. Bulbak almendra forma du, eta sei zulo ditu: uretrako meatua (1), Skene-ren guruin parauretralen irteerak (2), baginarako sarrera (1), eta Bartholin-en guruinen irteerak (2).

Guruin erantsiak:
Skene-ren guruin parauretralak eta Bartholin-en guruinak dira, biak ere bikoitiak.

(link:
(link: AS01_CONT_R50_ARFEMENINO_CORTESAGITAL.jpg )

AS01_CONT_R49_ARFEMENINO173605.jpg )





5.2.- Emakumearen ugaltze-aparatuaren fisiologia.

Emakumearen ugaltze-aparatuak ugalketarako, haurduntzarako eta erditzerako prestatzen du emakumeen organismoa, eta obuluak eta hormona femeninoak ekoizten ditu: estrogenoak eta progesterona.

(link: AS01_CONT_R53_MAPACONCEPTUAL_ARFEMENINO.png )



Emakumearen ugaltze-aparatuak
28 bat egun irauten duen ziklo bati jarraitzen dio. Ziklo horri emakumeen ziklo sexuala edo ziklo menstruala esaten zaio. Menarkiatik aurrera hasten da, eta menopausiarekin amaitzen da. Menopausia iritsi aurreko azken fasean, klimaterioan, zikloa irregularra izaten hasten da. Ugaltze-aparatuan ez ezik, emakumeen gorputz osoan eragiten ditu aldaketak ziklo menstrualak.

Zikloa aztertzeko, bitan banatuko dugu: Obulutegiko zikloa.

Hipofisiak ekoitzitako bi hormonak erregulatzen dute: FSHak edo hormona folikulu-estimulatzaileak, eta LHak edo hormona luteinizatzaileak.

Hiru fase daude obulutegiko zikloaren barruan:

Fase folikularra. Fase honek ziklo-hasieratik obulaziora arte irauten du; alegia, zikloaren 1. egunetik 10.era. Obulutegiko hormonen mailak behera egin duenez, hipotalamoak hipofisia estimulatzen du FSHa ekoizten has dadin. FSHaren eraginez, obulutegian folikulu batzuk garatzen hasten dira, eta folikulu horien barruan obulu heldugabeak daude. Horietako bat baino ez da heldu bihurtuko: Graaf-en folikulua. Obulutegiak, aldi berean, estrogenoak ekoizten ditu, eta horiek umetokiari eragingo diote.

Obulazioa. Zikloaren 11. egunetik 14.era gertatzen da. LHaren sekrezioak gailurra jotzen du (nabarmen gehitzen da), eta horren eraginez, obulua heldu egiten da, folikulua hautsi eta obulua atera egiten da Falopioren tronpetarantz.

Fase luteoa. Obulaziotik zikloaren 28. egunera arte irauten du. Fase honetan, hautsi den folikulua gorputz luteo edo gorputz hori bihurtzen da; horrek progesterona ekoizten du, umetokiari eragingo dion hormona. Haurduntza gertatzen ez bada, gorputz luteoa corpus albicans edo gorputz zuri bihurtzen da; tamaina txikitzen hasten da, eta orbain bat uzten du obulutegian. Haurduntza gertatzen bada, ordea, gorputz grabidiko bilakatzen da. Eta haurdunaldiko lehen hilabeteetan hazi egingo da plazentak ekoitzitako giza gonadotropina korioniko izeneko hormona baten eraginez. Hartara, estrogenoak eta progesterona etengabe ekoizten dira, umetokiko endometrioa egoera optimoan egon dadin haurduntzarako.

Umetokiko zikloa. Obulutegiak ekoizten dituen estrogenoek eta progesteronak erregulatzen dute. Hiru fase ditu:

Menstruazioa. Zikloaren 1. egunetik 5. egunera arte irauten du eskuarki, baina batzuetan 3 egunekoa izaten da eta beste batzuetan 7. egunera arte ere luzatzen da. Fase honetan gertatzen da hilekoa: umetokiko endometrioa kanporatu egiten da, ernaldu ez den obuluarekin eta odolarekin batera. Hilekoa edo hileko fluxua esaten zaio. Odol- galera 13-300 mL artekoa izan daiteke, baina 130mL ingurukoa izan ohi da.

Fase proliferatiboa. Hilekoaren amaieratik obulaziora arte irauten du. Fase honetan umetokiko endometrioaren lodiera handitzen da, obulutegiak ekoitzitako estrogenoen eraginez.

Fase jariatzailea. Obulaziotik hilekora arte irauten du, eta tarte horretan endometrioaren garapen jariatzailea gertatzen da. Fase honen iraupena finko samarra denez gero, gainerako faseek eragiten dituzte aldaketak zikloaren iraupenean.



5.3.- Emakumearen ugaltze-aparatuaren patologiak.

Obulutegiei erasaten dieten patologiak.

Obulutegiko kisteak. Hanturazko patologia bat da. Graaf-en folikulua hausten ez denean (eta, beraz, obulua askatzen ez duenean) edo oso bizkor ixten denean gertatzen da: folikulua handitu egiten da, eta bicm-tik gorako diametroa izatera ere iritsi daiteke. Zenbaitetan, obulutegi polikistikoak ere egoten dira. Patologia hau antzutasunarekin lotuta egon daiteke.

(link: AS01_CONT_R54_DOLOR_MENSTRUAL.jpg )



Obulutegiko tumoreak. Tumore-patologia hau onbera edo gaiztoa izan daiteke, baina gehienetan onbera izaten da (% 80). Neoplasia gaiztoak ohikoagoak dira 40 urtetik gorako emakumeen artean gazteagoetan baino. Sintoma hauek ditu: mina abdomenaren beheko aldean eta alterazioak hilekoan. Baina batzuetan zaila izaten da diagnostikoa goiz egitea.

Falopioren tronpei erasaten dieten patologiak.

Salpingitisa. Falopioren tronpen hantura da, eta infekzio baten eraginez sortzen da eskuarki. Sintomak hilekoaren ondoren agertzen dira; abdomenaren beheko aldean mina sortzen da, eta biziagotuz joaten da. Horrez gain, baliteke goragaleak eta gorakoak izatea, eta baita sukarra, odoljario irregularrak eta baginako sekrezioak ere.

Umetokiari erasaten dioten patologiak.

Mioma. Miometrioari erasaten dion tumore onbera bat da. Tamaina aldatuz joaten da ziklo menstrualean zehar, estrogenoak mioma hazteko lagungarri delako. Oso patologia ohikoa da, 35 urtetik gorako emakumeen % 33ri baino gehiagori erasaten dio eta. Sintomarik sarriena ohi baino hileko oparoagoak eta luzeagoak dira.

Endometriosia. Endometrioa umetokia ez den lekuren batean hazten da, normalean pelbisaren inguruan, baina gerta daiteke beste leku batzuetan ere haztea; adibidez, barrunbe abdominalean. Patologia honek ernalezintasuna eragin dezake.

Umetokiko prolapsoa. Patologia sarria da emakume multiparoetan. Umetokia jaitsi egiten da, eta esfortzuko inkontinentzia ekar dezake. Tratamendu kirurgikoa du, baina nahiko ohikoa izaten da berriz agertzea.

Endometrioko polipoak. Endometrioan sortzen diren polipo onberak dira. Nahiz eta asintomatikoak izaten diren, gerta daiteke hilekoa ohi baino oparoagoa izatea edo ugalkortasunari eragitea.

Umetoki-lepoko minbizia. Tumore gaizto bat da, HPVak (giza papilomaren birusak) eragindako infekzioarekin lotua. Birus hori sexu-harremanen bidez transmititzen da, eta patologia hori ere eragin dezake. Oso garrantzitsua da goiz diagnostikatzea, baginako eta zerbixeko zitologia eginez.

Endometrioko minbizia. Tumore gaizto bat da, herrialde garatuetan ohikoa, eta endometrioari erasaten dio. Menopausia gertatu eta zenbait hamarkadaren ostean agertu ohi da.

Baginari eta bulbari erasaten dieten patologiak.

Bulbobaginitisa. Bulbaren eta baginaren hantura; germenek eragindako infekzioengatik izaten da eskuarki. Ohikoena bulbobaginitis kandidiasikoa da, Candida albicans izeneko parasito oportunista batek eragindako mikosia. Azkura eragiten du bulban eta baginan, eta baginako fluxua usain txarrekoa eta zurixka izan ohi da.

Beste patologia batzuk.
Haurduntza ektopikoa. Arrautza edo zigotoa umetokitik kanpo ezartzen denean gertatzen da, Falopioren tronpetan

edo barrunbe abdominalean ezartzen denean. Horrelako haurduntzak ez dira bideragarriak.

STG (sexu-transmisioko gaixotasunak) edo gaixotasun benereoak. Sexu-harremanen bidez transmititzen diren gaixotasun batzuk dira. Besteak beste, nabarmentzekoak dira sifilisa, gonorrea, herpes genitala, etaGIBak (giza immunoeskasiaren birusa) eragindako infekzioa.

6.- Gizonezkoaren ugaltze-aparatua.

Gizonezkoaren ugaltze-aparatua ugalketaz arduratzen da, eta bigarren mailako sexu-ezaugarrien garapena gauzatzen duten hormonak ekoizten ditu. Gorputzeko biloaren banaketa, bizarra ateratzea eta ahotsa aldatzea dira, besteak beste, ezaugarri horiek.

6.1.- Gizonezkoaren ugaltze-aparatuaren anatomia.

Emakumearen ugaltze-aparatuan ikusi duzun bezala, gizonezkoaren ugaltze-aparatua ere gonadek, bide genitalek, kanpoko organo genitalek eta guruin erantsi batzuek osatzen dute:

Gonadak:
Gizonen gonadak testikuluak (barrabilak) dira.

Bide genitalak:
Epididimoak, hodi deferenteak, hodi isurleak eta uretrak osatzen dituzte.

Kanpoko organo genitalak:
Zakila eta eskroto-poltsa edo barrabil-zorroa dira.

Guruin erantsiak:

Prostata (bakoitia eta erdikoa) eta semen-besikulak zein Cowper-en guruinak edo guruin bulbouretralak (bikoitiak eta bilateralak).



6.2.- Gizonezkoaren ugaltze-aparatuaren fisiologia.

Gizonezkoaren ugaltze-aparatuak semena eta hormona maskulinoak ekoizten ditu, eta ugalketaz arduratzen da.

SEMENAREN EKOIZPENA.

Semena edo esperma likido zurixka eta likatsu bat da, gizonezkoaren ugaltze-aparatuak ekoizten dituen espermatozoideek eta fluidoek osatutakoa. Uretraren bitartez kanporatzen da, eiakulazioan.

(link: AS01_CONT_R59_ARMASCULINO_GENITALES.jpg )



Espermatozoideak eratzeko prozesuari ESPERMATOGENESI esaten zaio. Espermatozoideen ekoizpena pubertarotik aurrera hasten da. Hozi-zeluletatik abiatuta sortzen dira espermatozoideak. Hozi-zelula horiek espermatogoniak dira eta testikuluen barneko tubulu seminiferoetan egoten dira. Espermatogenesiaren bitartez, lau espermatozoide sortzen dira espermatogonia bakoitzetik. Espermatogoniek 46 kromosoma dituzte. Baina espermatozoideek 23 kromosoma soilik: 22+X edo 22+Y (X eta Y sexua zehazten duten kromosomak dira; emea izango da XX baldin bada, eta arra XY baldin bada). Espermatozoideek zehaztuko dute, beraz, obuluak eta espermatozoideak bat egitean sortuko den izaki berriaren sexua.

Semenaren parte fluidoari semen-likido esaten zaio, eta testikuluen, epididimoaren, prostataren, eta semen-guruinen zein Cowper-en guruinen sekrezioek osatzen dute, besteak beste.

HORMONA MASKULINOEN EKOIZPENA.

Testikuluek testosterona ekoizten dute. Hormona hori gizonen bigarren mailako sexu-ezaugarriak garatzeaz eta mantentzeaz arduratzen da. Hona ezaugarri horietako batzuk:

Ahots-tonu sendoa eta baxua.
Bizarra eta bibotea ateratzea.
Torax zabala eta pelbis estua.
Garaiera handiagoa emakumeena baino.
Muskulu-masa handiagoa emakumeena baino.
Burusoil geratzeko joera handiagoa emakumeena baino. Gantza sagar-forman banatzea (abdominala).

6.3.- Gizonezkoaren ugaltze-aparatuaren patologia.

Erraz gogoratu ahal izateko, patologiak sailkatuko ditugu gizonezkoaren ugaltze-aparatuko zer elementuri erasaten dioten kontuan hartuta:

Testikuluei erasaten dieten patologiak.

Orkitisa. Testikuluaren hantura da. Eskuarki, infekzioen ondorio izaten da; adibidez, parotiditisaren edo gaixotasun benereoen ondorio. Sarritan, epididimoaren hanturarekin lotuta egoten da, eta orkiepididimitisa sortzen da; epididimoa soilik handitzen bada, aldiz, epididimitisa izaten da. Oro har, sintomak hauek dira: testikuluaren tamaina handitzea, genitaletako mina eta sukarra. Antzutasuna eragin dezake.

Kriptorkidia. Jaio ondoren testikulu bat edo biak eskroto-poltsara jaisten ez direnean sortzen da. Testikulua jaisten ez bada, barrunbe abdominalaren barnean geratzen da, eta bi testikuluei gertatzen bazaie, baliteke antzutasuna eragitea.

Testikuluko tumore gaiztoa. Patologia neoplasiko gaizto bat da, gizonezko gazteen artean maiz samar agertzen dena. Testikuluan koskor bat, normalean minik ematen ez duena, agertzen delako detektatu ohi da.

Prostatari erasaten dioten patologiak.

Prostatitisa. Prostataren hantura akutua edo kronikoa da, infekzio bakteriano batengatik. Sintomak infekzioenak izaten dira: sukarra, mina genitaletan eta inguruan, eta mina pixa egitean. Sintomak nabarmenagoak izaten dira infekzioa akutua denean, eta ez hain zehatzak kronikoa denean.

Prostatako hiperplasia onbera edo prostatako adenoma. Prostataren neurriak areagotzen dira, baina onbera da. Ohikoa da 50 urtetik aurrera. Uretra konprimatzen denean izaten diren sintoma berak izaten dira: polakiuria, nikturia, gernu-larritasuna, zailtasunak pixa egiten hastean, mikzioak indarra galtzea eta emaria murriztea, tantak erortzea pixa egin ostean, gernu-erretentzioa eta maskuriko tenesmoa.

Prostatako kartzinoma. Gizonen artean ohikoena den tumore gaiztoa da, eta maizago agertzen da adinak aurrera egin ahala eta familia-aurrekariak badaude. Oro har, ez da sintomarik nabaritzen oso aurreratuta egon arte; horregatik, ezinbestekoa da prostata-azterketak egitea 50 urtetik aurrera. Ager daitezkeen sintomek antz handia izan dezakete prostatako hiperplasia onberaren sintomekin.

Zakilari erasaten dioten patologiak.
Fimosia. Prepuzioa atzeratuz glandea agerian uzteko ezintasuna edo zailtasuna da, prepuzioa estua delako. Fimosia

tratatzeko, zirkunzisio deritzon interbentzio kirurgiko bat egiten da.

Parafimosia. Zinkunsizioa eginda ez duten gizonei (erdaingabeei) eragiten dien patologia bat da. Prepuzioari atzera eginda glandea agerian uzten denean, prepuzioa glandearen atzean harrapatuta geratzen da, eta ezin da jatorrizko posiziora itzuli. Parafimosia prebenitzeko, funtsezkoa da prepuzioa berriro bere tokira ekartzea.

Balanitisa. Glandearen hantura da. Eskuarki, higiene eskasaren ondorioz agertzen da, higienerik ezak atea irekitzen baitio glandearen infekzioari.

Zakileko tumore gaiztoak. Maiztasun txikiko tumoreak dira, baina pronostiko txarra dute. Oso azkar hazten dira eta inguruko egiturak hondatzea dakarte; gainera, metastasia eragiten dute maiz.

Beste patologia batzuk. Emakumeen kasuan bezala, STGak edo gaixotasun benereoak atal honetan sartuko ditugu.

(link: AS01_CONT_R60_MAPACONCEPTUAL_ARMASCULINO.png )



I. eranskina.- Zelula.

(link: )

Zelula eukariota da izaki bizidunen unitate estrukturala (anatomikoa) eta funtzionala (fisiologikoa). Zelula izaki biziduntzat jotzen da oinarrizko hiru funtzio gauzatu ditzakeelako: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa.

Zelularen egitura erraz ikasteko, hiru zati bereiziko ditugu:

Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen egitura da; hau da, haren kanpoko muga. Lipido eta proteinazko geruza bikoitz batek osatzen du. Funtzio hauek ditu:

Zelula babestea eta osorik, kalterik gabe, mantentzea.
Kanpoko ingurunearen eta zelularen barnealdearen arteko substantzia-trukea erregulatzea. Zelula parte den ehunaren ezaugarriak zehaztea.

Zitoplasma: zelularen zati bat da, mintz plasmatikoaren eta nukleoaren artean dagoena. Zitoplasmaren barnean, bi egitura mota daude:

Zitoeskeletoa: egitura honek forma ematen dio zelulari, eta haren mugimenduaz arduratzen da.

Hialoplasma: zitoplasmaren zati likidoa da; hor daude organulu zitoplasmatikoak, zelularen metabolismorako oinarrizkoak diren funtzio ugari egiten dituztenak:

Erretikulu endoplasmatikoa (EE): substantziak garraiatzen ditu zitoplasman zehar. Lipidoak eta proteinak sintetizatzen ditu.

Golgiren aparatua: organulu honek kimikoki prozesatzen ditu erretikulu endoplasmatikoak garraiatutako molekulak. Gainera, substantziak garraiatzen ditu kanpoaldetik zelularen barnealdera.

Erribosomak: organulu hauek proteinak ekoizten dituzte.
Mitokondriak: arnasketa aerobio edo zelularra egiten dute, zelulak behar duen energia sortzeko. Lisosomak: zelularentzat baliagarriak ez diren molekulak degradatzen dituzte.
Zentrioloak: organulu hauek zelula-zatiketan parte hartzen dute.
Zilioak: mugimendua ematen dute eta substantziak atzemateko lagungarri dira.
Flageloak: zelulari mugimendua ematen dio; flagelo bakarra dago zelula bakoitzeko.

Nukleoa: zelularen parte honetan material genetikoa dago. Zelularen metabolismoa erregulatzen du, eta zelula-ugalketaz ere arduratzen da. Esfera-forma izaten du, eta zelularen erdigunean edo behealdean egoten da. Mintz nuklearrak inguratzen du. Mintz horrek, mintz plasmatikoak ez bezala, kanalak edo poroak ditu, zitoplasmarekin komunikatzeko. Mintz nuklearrak nukleoplasma deritzon barneko eremu bat mugatzen du, eta elementu hauek ditu:

Nukleoloa: erribosomak ekoizten dituen organulua.

Kromosomak eta kromatina: kromatina DNA sare bat da. Zelula zatitzen hasten denean, sare hori kondentsatu egiten da eta kromosomak eratzen dira. Kromosomak informazio genetikoaren eramaileak dira. Giza organismoko zelula guztiek 46 kromosoma dituzte (23 pare); alegia, diploide esaten zaion zelula-dotazioa dute. Ugalketa-zelulek, ordea, dotazio kromosomiko erdia dute; horrenbestez, haploideak dira (23 kromosoma).



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 84 de 102

II. eranskina.- Ehun motak.

(link: )

1. Epitelioa:gorputzarenkanpoaldeaetabarrunbeetakoaskorenbarnealdeaestaltzenditu.Estaltzengaituenehunada,eta ezaugarri hauek ditu:

1. Epitelioaosatzendutenzelulenartekoloturasendoada. 


2. Ezdaukaodol-hodirik,eztahodilinfatikorikere.Hala,bereazpiandagoenehunkonektiboarieskerelikatzenda. 


3. Mintzbasalbatekbereiztendituepitelioaetaehunkonektiboa. 


4. Funtziohauekditu:babestuegitendumikroorganismoakezsartzekoetaezdeshidratatzeko;substantziakxurgatzen 
ditu; sekrezioak jariatzen ditu guruin-epitelioa bada; zentzumen-hartzailea; eta iraizketa. 


2. Ehunkonektiboa:ehunugarienada,etaorganismoosoanbanatutadago,guregorputzarieustendionegiturabaita. Muskuluetan, hezurretan eta barneko organoetan dago, eta larruazalari eusten dio.

1. Funtziohauekditu:betegarria,euskarrimoduanjokatzea,garraiatzea,energia-erreserbakbiltegiratzea,defendatzea eta konpontzea. 


2. Hainbatmotatakoehunkonektiboakdaude,horienarteanaipagarrienakgantz-ehuna,ehunkartilaginosoa,hezur- ehuna eta odola dira. 


3. Muskulu-ehuna:uzkurtzekoetaerlaxatzekogaitasunaduenehunespezifikobatda;horriesker,mugimenduaematendio organismoari. Muskulu-zuntz esaten zaien zelula luzangaz osatuta dago. Zelula horien zitoplasman zuntz uzkurkor asko daude. Bi muskulu-ehun mota daude:

1. Muskulu-ehunildaskatua:eraboluntarioan(hots,nerbio-sistemazentralakkontrolatuta)uzkurtzendiren muskuluetan dago. Horrelako muskuluei eskeletiko deritze, eskeletoari lotuta daudelako eta mugimendua sortzea haiei dagokielako batik bat. Nolanahi ere, badago salbuespen bat: muskulu kardiakoa (bihotz-muskulua) muskulu- ehun ildaskatuz osatua dago, baina haren uzkurdura ez da boluntarioa, hau da, nerbio-sistema autonomoak kontrolatzen du. 


2. Muskulu-ehunlisoa:uzkurduraez-boluntarioada(NSA).Erraietakoparetetandago. 


4. Nerbio-ehuna:osoehunespezializatuada,etabulkadaktransmitiditzakegorputzekoatalguztietara.Gainerakogorputz- funtzioak koordinatzen ditu. Ehun mota honetan bi zelula mota daude:

1. Neuronak:nerbio-bulkadaktransmititzendituzteetajardueramotorrak,sentsitiboaketaharremanekinlotutakoak kontrolatzen dituzte. Halaber, zentzumen-hartzaileek jasotako informazioa prozesatzen dute, eta erantzuna prestatzen. 


2. Gliazelulak:ehunkonektibokozelulakdira,nerbio-sistemarieusteazetahurababesteazzeinelikatzeazarduratzen direnak. 




https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 85 de 102

III. eranskina.- Bihotz-patologien zeinuak eta sintomak.

(link: )

BIHOTZ-GUTXIEGITASUNA:
Bihotz-gutxiegitasuna denbora luzean isilik egon daitekeen gaixotasun bat da. Hala ere, hauek dira sintoma nagusiak:

Hasieran, esfortzuagatiko disnea eta ariketarekiko tolerantzia txikia agertzen dira, nekea dela eta. Ondoren, ordea, neke anormala agertzen da, ordura arte halako nekea eragiten ez zuten esfortzuengatik.

Arnasketa estua. Etzanda egotean, itomen-sentsazioa izaten da, eta horrek altxatzera eta eserita lo egitera behartzen du.

Eztul lehorra eta etengabea, biriketan likidoa dagoelako atxikita.

Garunerako odol-fluxuak behera egiteak zorabiatzea, nahasita egotea, burua zuri geratzea eta kontzientzia-galera laburrak eragin ditzake.

Gutxiegitasunaren ondorioz, gerta daiteke giltzurrunetara doan odol-fluxua nahikoa ez izatea, eta, beraz, likidoak atxikitzea. Hantura hori hanketan, orkatiletan eta abdomenean ager daiteke, besteak beste.

BULARREKO ANGINA:
Sintoma hauek adierazten dute bularraldeko angina gertatzen ari dela:

Min errepikatua toraxean, miokardioko iskemia dela eta.

Zapalketa, tenkatasuna, erremina edo hantura bularrezurraren inguruan; baina barailera, eztarrira, sorbaldara, bizkarrera, eta ezkerreko beso edo eskumuturrera ere heda daiteke. 1 eta 15 minutu artean irauten du.

Anginak eragindako mina ariketa fisikoaren edo emozioen ostean sortzen da, eta minutu gutxiren buruan arintzen da, atseden hartuz edo mihipean nitroglizerina ipiniz. Zenbait egoeratan okerrera egiten du; adibidez, anemiarekin, kontrolpean ez dagoen hipertentsioarekin eta sukarrarekin. Bestalde, eguraldi hotzak, zigarroen kontsumoak, hezetasunak edo otordu oparo batek angina-gertakarien intentsitatea eta maiztasuna areagotu ditzakete.

MIOKARDIO-INFARTU AKUTUA:
Hona hemen miokardio-infartu bat dela adieraz dezaketen zeinuak:

Mina barailan, lepoan eta bizkarrean; mina bularraldean; mina ezkerreko besoan, zenbaitetan eskuinekoan; eta mina abdomenaren goialdean. Mina etengabea da, eta ez da arintzen atseden hartuz edo mihipean nitritoak ipiniz.

Disnea.
Goragaleak eta gorakoak.
Konortea galtzea.
Zurbiltasuna, hotza eta larruazal hezea.

BAT-BATEKO HERIOTZAREN SINTOMAK:

Bat-bateko heriotzaren biktimak pultsua galtzen du aurrena, eta segundo batzuen buruan, konortea eta arnasa hartzeko gaitasuna galtzen ditu. Ezinbestekoa da berehala artatzea, bestela, heriotza gertatzen da minutu gutxiren buruan. Miokardio-infartua ager daitekeen era ohikoenetako bat da. Konortea erabat eta bat-batean galtzen dute, eta ez diete estimuluei erantzuten. Begiak zabalik edo itxita izan ditzakete, eta berehala uzten diote arnasa hartzeari. Arreta jasotzen ez badute, larruazalak segituan galtzen du ohiko tonu arrosa, eta urdin ubelkara bilakatzen da.

PERIKARDITISA:
Honako hauek dira perikarditisaren sintomak, beste gaixotasun batzuetatik bereizi ahal izateko:

Min torazikoa: perikardioaren hanturak eragiten du, bihotza ukitzen duenean. Min horrek hobera egiten du ahoz behera etzatean, eta zenbait ordu edo egun iraun dezake, miokardio-infartu akutuaren min iskemikoak ez bezala (horrek, hain zuzen, ordu-erdi edo ordubete inguru irauten du, eta ez du hobera egiten gorputzaren posizioa edozein



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 86 de 102

dela ere).
Arnasa hartzeko zailtasuna pertsona etzanda dagoenean (pazienteak nahiago du jaiki edo tente eseri). Saihetsei heltzea (makurtzea edo toraxari eustea) arnasa hartzean.
Eztul lehorra.
Hantura orkatiletan, oinetan eta hanketan (batzuetan).
Antsietatea.
Nekea.
Sukarra.
Jangura galtzea.
Goragaleak eta gorakoak.

Zeinuei dagokienez, nabarmendu behar da perikardio-marruskaduraren ohiko soinua, batetik; eta bestetik, bihotzeko zaraten auskultazioa, arin edo urruti ere antzematen dena. Orobat, perikardioko isuria dela adierazten duten beste zeinu batzuk ere ager daitezke. Gaixotasuna larria bada, gerta daiteke biriketako krepitazioa sortzea, arnas zaratek behera egitea edo biriken inguruko espazioan likidoa dagoela adierazten duen beste zeinu batzuk agertzea (pleurako isuria, alegia).

ENDOKARDITISA:
Endokarditisa sortzen denean, sintomak mantso-mantso edo bat-batean ager daitezke. Honako hau ikusten da paziente

gehienetan:

Ahuleria eta nekea, ondoez orokorra.

Hotzikarak eta sukarra. HIPERTENTSIO ARTERIALA:

Zeinuak eta sintomak aldatu egiten dira hipertentsio arterial motaren arabera:

Hipertentsio primarioa: halakoetan, zefaleak (buruko mina), bertigoa, antsietatea, depresioa, min torazikoa, palpitazioak, esfortzuagatiko disnea, eta epistaxia agertzen dira.

Hipertentsio sekundarioa: hipertentsioa eragiten duen gaixotasunaren sintomak agertzen dira. ARTERIOSKLEROSIA:

Gaixotasun isil bat denez gero, ez du berezko sintomarik, baizik eta horren ondoriozko gaixotasunekin lotutakoak; hots, besteak beste, hipertentsioaren, bularraldeko anginaren eta miokardio-infartuaren sintomak. Zahartze goiztiarraren zeinuak agertzen dira, akidura, logura, bertigoak, segurtasun eza, eta mugimendu geldoak.

ANEURISMA:

Eskuarki, aneurismek ez dute sintomarik eragiten, harik eta hautsi eta odol-galera sortzen ez duten bitartean. Sarritan, aneurismak beste arrazoi bategatik egindako ordenagailu bidezko tomografietan edo erresonantzia magnetikoetan aurkitzen dira. Sintomak aldatu egin daitezke aneurismak konprimatzen duen egituraren arabera; hala ere, hauek ager daitezke:

Ikusmena galtzea.
Buruko mina.
Mina begian.
Mina azazkalaren kutikulan. Gorakoak.

Mina lepoan.

Buruko mina agertzea garuneko aneurisma bat hautsi izanaren sintoma da. Askotan, “bizitzan izan dudan buruko minik okerrena” dela adierazten dute.



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 87 de 102

TRONBOSI BENOSO SAKONA:

Tronbosi benoso sakon batek eragiten dituen sintomak oso aldakorrak dira. Izan ere, kasuen % 25ean ez da sintomarik egoten; aitzitik, gerta daiteke tronbosia detektatzea konplikazioen (biriketako tronboenbolismoa, ultzerak gorputz- adarretan) jatorria bilatzen denean, edo ustekabean, tronbosia izateko arrisku handia duten pazienteak (minbizia, interbentzio ortopedikoak) aztertzean. Oro har, edema eta mina izaten dituzte dagokion gorputz-adarrean, larruazal beroa, gorria eta dirdiratsua, eta bena dilatatuak agertzen dira bat-batean.

BARIZEAK:

Neke- eta pisu-sentsazioa agertzen da hanketan, zutik denbora luzez egon ondoren. Hobera egiten du gorputz-adarrak altxatzen direnean. Edema, zianosia, indurazioa eta ultzerak.



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 88 de 102

IV. eranskina.- Arnas aparatuaren deskripzioa.

(link: )

Goiko arnasbideak. Sudur-hobiak.

Bi atal bereizten dira: batetik, sudurra, kanpoko aldea; eta bestetik, sudur-hobiak, ahosabaiaren gain-gainean dauden eta sudur-trenkadak bitan banatzen dituen hobiak. Sudur-zuloen bitartez, kanpoaldearekin komunikatzen dira; eta koanen bitartez, faringearekin.

Sudur-hobien alboetan etmoideari dagozkion hezur-proiekzioak daude, eta kornete esaten zaie horiei. Hiru kornete pare daude: goikoak, erdikoak eta behekoak. Horien artean, meatu deritzen espazio batzuk daude.

Sudur-hobien parte diren hezur batzuetan, airez betetako zulo batzuk daude, sudur-hobiekin lotuta daudenak: sinu paranasalak. Lau pare dira: sinu frontalak, goiko sinu maxilarrak, etmoidalak eta esfenoidalak.

Bai sudur-hobiak bai sinu paranasalak zilioak dituen geruza mukoso batez estalita daude; geruza hori pituitaria gorria da, eta inspirazioan hartutako airea iragazten du.

Sudur-hobiak inspirazioan hartutako airea egokitzeaz arduratzen dira: iragazi egiten dute germen eta partikula arrotzak baztertzeko, eta, horrez gain, berotu eta hezetu egiten dute. Gainera, fonazioan eta usaimenean parte hartzen dute, usaimena sudur-hobien goialdean baitago (pituitaria horia).

Faringea.

Arnas aparatua eta digestio-aparatua gurutzatzeko bide bat da. Sudur-hobiekin komunikatuta dago goialdean (nasofaringea); ahoarekin, erdialdean (orofaringea); eta laringearekin eta hestegorriarekin, behealdean (laringofaringea).

Nasofaringean, adenoideak edo begetazioak daude, baita Eustakioren tronpetarako sarbidea ere (erdiko belarriarekin lotuta dauden egiturak dira). Orofaringean, faringeko zutabeen artean, ahosabaiko amigdalak daude; eta laringofaringean, epiglotisa dago. Airea hartu eta botatzean, bertatik igarotzen da.

Beheko arnasbideak. Laringea.

Lepoaren aurrealdean dago, eta faringea eta trakea komunikatzen ditu. Kartilagoz eta muskuluz osatuta dago. Kartilago garrantzitsuenak epiglotisa, tiroidea eta krikoidea dira. Kartilagoek eragozten dute laringea kolapsatzea. Laringearen barnean, ahots-kordak daude. Zenbait prozesutan parte hartzen du: irenstean, elikagaiak arnasbiderantz joatea eragozten du; ahotsaren ekoizpenean parte hartzen du; eta azkenik, airea igarotzeko bide bat da arnas hartzean zein arnasbotatzean.

Trakea (zintzur-hestea).

Laringea eta bronkioak lotzen dituen hodi bat da, kartilagoz osatua. Kartilago horiek C forma dute, atzealderantz irekita, hodia ixtea eragozteko, eta elkarri zuntz elastikoen bidez lotuta daude. Barnealdea zilioak dituen geruza mukoso batez estalita dago, eta sudur-hobien funtzio berak ditu. Halaber, trakea igarobide da inspirazioan hartzen den eta espirazioan botatzen den airearentzat. Bi bronkio nagusietan zatitzen den tokiari trakearen karina esaten zaio.

Bronkioak.

Zenbait bronkio mota daude. Bronkio nagusi edo primarioak trakearen beheko muturrean sortzen dira. Trakearen antzeko egitura dute, eta biriketan sartzen dira biriketako hiloaren bitartez. Biriketan sartzen direnean, zatitu egiten dira pixkanaka; hasieran, bronkio sekundarioak edo lobularrak eratzen dira, eta, gero, tertziarioak edo segmentarioak. Adarkatzen jarraitzen dute bronkioloak eratzeko; eraztun kartilaginosoak galtzen doaz, eta zatitzen jarraitzen dute bronkiolo terminaletara heldu arte. Horietatik hodi albeolarrak abiatzen dira, albeoloekin lotzeko. Igarobide dira inspirazioan hartzen den eta espirazioan botatzen den airearentzat.



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 89 de 102

Birikak. Bi organo arol dira. Barrunbe torazikoan daude, eta haien artean mediastino deritzon espazioa dago, baita abdomeneko diafragma ere. Eskuineko birika hiru lobuluz eta hamar segmentuz osatuta dago; ezkerrekoa, berriz, bi lobuluz eta zortzi segmentuz. Birikak pleura deritzen mintz seroso batzuez estalita daude. Bi dira: pareta-pleura, toraxaren paretara, mediastinora eta diafragmara itsatsita dagoena; eta errai-pleura, biriketara itsatsita dagoena. Bien artean espazio birtual bat dago: pleura-barrunbea. Han, pleura-likido pixka bat dago: bi pleurak elkarri itsatsita mantentzen ditu eta arnas mugimenduetan marruskadura eragozten du. Biriken barnean, odol-hodiak eta bronkioen adarrak daude. Adar horien amaiera birika-albeoloak dira, odol-kapilarrez estalita dauden egitura batzuk.



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 90 de 102

V. eranskina.- Arnas sintoma eta zeinuak.

(link: )

1. DOMINISTIKUAK. 
Ekintza erreflexu bat da; bat-batean hartzen da arnasa, eta, ondoren, bortizki botatzen da indarrez eta zarata ateraz. Erreprimitu ezin den ekintza bat da, goiko arnasbideetako mukosa narritatzen duen estimulu batek eragindakoa, eta horren bidez estimulu hori kanporatu egin daiteke. Estimulua eragiten duen agentea hautsa, polena edo inguru horretako infekzio birikoak izan daitezke. 


2. EZTULA. 
Ekintza honen bitartez, biriketan dagoen airea indarrez, bat-batean eta zarata ateraz kanporatzen da. Beheko arnasbideetan eta biriketan metatutako mukositatea edo horietan geratu diren objektuak kanporatzea izaten da eztularen helburua. Baina arnas organo horiek narritatzen dituen agente batek ere eragin dezake. 
Bi eztul mota daude: 
Eztul emankorra edo produktiboa. Harekin batera, beheko arnasbideetako sekrezioak kanporatzen dira. 
Eztul lehorra. Ez da beheko arnasbideetako sekreziorik kanporatzen. 


3. ANOSMIA. 
Usaimena galtzea edo usaimena murriztea da. 


4. ERRINORREA/SUDURREKOHIDRORREA. 
Sudurreko ur-jarioa da: sudurretik normala baino likido gehiago ateratzea. Kasu honetan, mukositatea akuosoa da, pituitariaren hipersekrezioaren ondorioz. 


5. ESPEKTORAZIOA.
Beheko arnasbideetako sekrezioak, karkaxa, kanporatzea da, eztularekin batera. Oso garrantzitsua da karkaxaren 
ezaugarriei erreparatzea, informazio asko ematen du eta: 
Karkaxa serosoa. Arrosa da, eta biriketako edema akutu baten ezaugarri. 
Karkaxa mukopurulentoa (mukitsu-zornetsua). Kolore berdexka edo horixka du, muki eta zorne kantitatearen arabera. 
Karkaxa zornetsua. Horia da, zorne kantitate handia duelako. 
Karkaxa herdoiltsua. Marroia da odol degradatua, orain dela gutxikoa ez dena, daukalako. Karkaxa mota hau pneumonien ezaugarri da. 
Karkaxa hemoptoikoa. Odola duen karkaxa da. Kantitatea aldakorra izaten da: odol-arrasto hutsetatik ia dena odola izatera. 


6. DISNEA(ARNASESTUA).
Airea falta izatearen sentsazio subjektiboa da. 


7. APNEA.
Arnasaldirik ez egotea da. 


8. ARNASHOTSAK. 
Airea biriketara sartzeko eta biriketatik irteteko hots normala da. Fonendoskopio baten bidez entzun daiteke, eta arnas murmurio esaten zaio. Hala ere, arnas patologiak sortzen direnean zarata edo hots anormalak ager daitezke; batzuk anplifikatu gabe entzun daitezke, eta beste batzuk, fonendoskopioa erabiliz. Horietan garrantzitsuenei estertore, txistu-hots eta roncus deritze. 




https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 91 de 102

Estertoreak: ura irakiten duen eltze baten antzeko hotsa da. Mukositatea arnasbideetan metatzearen ondorio da. Ohikoa da hilzorian dauden pertsonengan (bizitzatik heriotzara pixkanaka igarotzen ari diren pertsonengan).

Txistu-hotsak: txistuen antzeko hotsak dira. Arnasa botatzean entzun ohi dira, kalibre txikiko bronkioak estutu egiten direlako. Ohikoa da asma bronkialean.

Roncusa: zurrungaren antzeko hots bat da, kalibre handiko bronkioak uzkurtu egiten direlako. 9. ZIANOSIA.

Larruazalak eta mukosek kolore urdinxka hartzea da, odolean oxigenoa falta delako. Bi zianosi mota daude:

Zianosi periferikoa. gorputzaren atal periferikoetan agertzen da; adibidez, oinetan, eskuetan eta belarrietan. Atal- horietan odol-fluxua nahikoa ez delako gertatzen da; esate baterako, basokonstrikzio periferikoagatik.

Zianosi zentrala. Odol-fluxu nahikorik ez izatea gorputzean, maila zentralean, arnas patologia batengatik edo bihotzeko eta zirkulazioko nahasmendu batengatik. Adibidez, ezpainetan eta ahoko mukosan ikusten da.

10. HEMOPTISIA.

Odola ahotik kanporatzea, eztularekin batera. Jatorria arnas aparatua da. Kanporatzen den odolak kolore gorri dirdiratsu eta bizia du (oxigenatuta dago), freskoa da eta airearekin nahasita dago.



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 92 de 102

VI. eranskina.- Digestio-aparatuaren organoak.

(link: )

Ahoa: digestio-hodiaren lehen zatia da. Ahoan, aho-barrunbea dago, mukosa batez estalia. Barrunbea haginek eta hortzoiek mugatzen dute aurretik, eta faringeak, atzetik. Barrunbearen sabaiak bi atal ditu: ahosabai gogorra, aurrean, eta ahosabai biguna, atzean. Barrunbearen zorua mihiak osatzen du: organo muskular bat da, eta dastamen-papilak (zaporeak hautemateko organoak) eta elikagaien irensketan parte hartzen duen oinarri muskular bat ditu. Ahoaren barruan hortzak daude (32 dira helduetan) eta elikagaiak mastekatzea da haien zeregina.

Faringea: arnas aparatuko eta digestio-aparatuko organoa da. Unitatearen aurreko ataletan eman dira faringeari buruzko azalpenak.

Hestegorria: faringearen eta urdailaren arteko digestio-hodiaren zatia. Bizkarrezurraren eta trakearen artean dago, diafragma zeharkatzen du eta urdailean amaitzen da. Organo muskularra da, barrutik mukiz estalia. Muskulu-geruzek mugimendu peristaltikoak egiten dituzte, janaria urdailera pasarazten laguntzeko. Lan horretan, guruin esofagikoek ere laguntzen dute: hestegorria heze edukitzen duen mukia sortzen dute. Hestegorria bi esfinterrek mugatzen dute: bat goian, goiko esfinter esofagikoa, eta bestea behean, beheko esfinter esofagikoa edo kardia.

Urdaila: gaita-formako organo bat da, hestegorriaren eta duodenoaren artean dago, diafragmaren azpitik, barrunbe abdominalaren ezkerreko aldean, goian. Goitik, beheko esfinter esofagikoak edo kardiak mugatzen du, eta behetik, piloroak. Alboetan bi kurbadura ditu, bat handia eta bestea txikia. Zenbait eremu ditu:

Kardia: elikagaien sarrera kontrolatzen duen eta hestegorriranzko errefluxua eragozten duen esfinterra da. Hondoa: goiko ezkerreko zatia da, urdailaren goreneko zatia.
Gorputza: zatirik handiena da, eta jarduerarik handiena duena.
Alde pilorikoa: kurbadura txikiaren eta piloroaren artean dagoen eremua da.

Piloroa: urdailaren eta duodenoaren arteko komunikazioa erregulatzen duen esfinterra da. Hestea: piloroaren eta uzkiaren arteko organoa da. Bi atal ditu: heste meharra eta heste lodia.

Heste meharra: 6 metro inguruko hodi bat da, eta abdomenaren erdialdean dago. Oso luzea denez, tolestuta dago espaziora egokitzeko. Heste-tolesturei heste-lakio ere esaten zaie. Haien mugimenduek eta barnean duten aireak auskultazio bidez hauteman daitezkeen zaratak sortzen dituzte. Zaratarik ez egotea patologikotzat hartzen da. Heste meharrak hiru zati ditu: duodenoa, jeiunoa eta ileona. Duodenoa da lehenengo zatia eta piloroaren eta Treitz-en angeluaren (duodeno-jeiuno angeluaren) artean dago. Duodenoan isurtzen dute hodi koledokoak, gibeletik eta behazun-maskuritik datorrenak, eta Wirsung-en hodiak, pankreatik datorrenak. Bigarren eta hirugarren zatiak jeiunoa eta ileona dira, hurrenez hurren. Eremu horiek lodiera handiagoa dute duodenoak baino, eta baskularizatuagoak daude. Horien amaieran, balbula ileozekala dago: heste itsuarekin (hau da, heste lodiaren lehen zatiarekin) lotzen duen balbula.

Heste lodia: digestio-hodiaren azken zatia da. Metro eta erdi luze da, gutxi gorabehera, eta hiru zatik osatzen dute: heste itsuak, kolonak eta ondesteak. Heste itsua heste lodiaren lehen zatia da, eta poltsa-forma du. Horri lotuta dago apendizea (heste sobrea), digestioan inolako funtziorik ez duen egitura bat. Kolonean zenbait eremu daude: goranzko kolona, zeharkakoa, beheranzkoa eta sigmoideoa. Ondestea heste lodiaren azken zatia da, eta digestioaren ondoriozko hondakin-materialak jasotzen ditu. Zilindro-forma du, baina beheko zatia, anpoila izenekoa, zabalagoa da goiko zatia baino. Uzkian edo kanpoko irekiduran bukatzen da. Uzkia bi esfinterrek osatzen dute: barneko uzki- esfinterrak edo uzki-esfinter ez-boluntarioak, eta kanpoko uzki-esfinterrak edo uzki-esfinter boluntarioak.



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 93 de 102

VII. eranskina.- Digestio mekanikoa eta kimikoa

(link: )

Digestio mekanikoa:

Elikagaia zatitzeko aukera ematen du partikula txiki bihurtu arte, heste meharrean hustu baino lehen. Hala, elikagaiaren azalera asko handitzen da, eta hori lagungarri da entzima hidrolitikoen jardunerako; beraz, bidea ematen dio digestio kimikoari. Digestio mekanikoak zenbait etapa ditu:

Murtxikatzea: hortzek egiten duten birrintze-prozesua da. Hasieran, boluntarioa da, eta, gero, ekintza erreflexu ez- boluntario bilakatzen da. Mihiak eta masailek ere parte hartzen dute, elikagaiak hezetuz. Zenbat eta gehiago murtxikatu, orduan eta gehiago hautematen da zaporea, orduan eta gehiago estimulatzen dira usaimena, ukimena eta dastamena. Horrela eratzen da elikadura-boloa, elikagai birrinduz eta listuz osatutako gaia.

Irenstea: elikadura-boloa ahotik urdailera bideratzeko prozesua da. Hiru fasetan gertatzen da:
Ahoko fasea: boluntarioa da. Mihiak atzerantz bideratzen du elikadura-boloa, ahosabai bigunera igotzen da, eta aldi

berean, ubula igotzen da sudur-hobien arteko lotura ixteko.

Faringeko fasea: ez da boluntarioa. Garunak elikadura-boloa faringean zehar garraiatzeko agindua ematen du. Faringean, uzkurtze-mugimenduak gertatzen dira, eta epiglotisa itxi egiten da, trakearako sarbidea eragozteko. Segundo bateko apnea eragiten du.

Hestegorriko fasea: hestegorriko mugimendu peristaltikoek faringetik hestegorrira bideratzen dute boloa. Hestegorrian dagoen mukia lubrifikatzailea da, eta boloa urdaileraino eramaten laguntzen du.

Digestio mekanikoa urdailean: elikadura-boloa urdailera heltzen denean, urdailaren gorputzean kokatzen da, eta, batzuetan, haren pareta sabeldu egiten da kantitate handiagoak jasotzeko. Digestio mekanikoan, elikadura-boloa urdailean geratzen da, urin gastrikoarekin nahasten da nahaste-uhinen bidez, eta nahaste hori, kimo deritzona, heste meharrerantz husten da ondorengo prozesuak gertatzeko behar den abiaduran.

Digestio mekanikoa heste meharrean: kimoa heste meharrean dagoenean, segmentazio-uzkurdurak hasten dira; horien eraginez, kimoa zatitu egiten da, eta duodenoko sekrezioekin nahasten da. Kiloa edo ahia eratzen da horrela.

Digestio mekanikoa heste lodian: eginkariak kolonean pilatzen dira kanporatu arte. Ondesteak digestiotik datozen hondakin-materialak jasotzen ditu, eta haren paretetan distentsioa gertatzen denean, sabel husteko erreflexua sortzen da.

Digestio kimikoa:

Digestio kimikoa ahoan hasten da listuaren eraginez, listuan ptialina deritzon entzima bat dago eta. Ptialina listuko amilasa bat da, elikagaien polisakaridoak deskonposatzen dituena, molekula txikiagoak lortzeko. Funtzio mugatua du, murtxikatzen eta irensten den denboran soilik irauten du, eta azido klorhidrikoak dakarren pH azidoaren eraginez uzten dio aktibo egoteari. Listuak mukia ere badu, eta muki horrek elikagaiak hezetzen ditu, aho-barrunbea lubrifikatzen du eta elikadura-boloa eratzen laguntzen du.

Faringean eta hestegorrian ez da digestio kimikorik gertatzen.
Urdailean, zati batean digeritu den boloa urin gastrikoarekin nahasten da, eta kimoa eratzen da.

Urin gastrikoaren osagaiak.



URIN GASTRIKOA



OSAGAIAK

FUNTZIOA



AZIDO KLORHIDRIKOA

Ptialina desaktibatzen du.
Zeregin bakterizida du. Pepsinogenoa pepsina bihurtzen du. Proteinen digestioa abiarazten du.



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 94 de 102



PEPSINOGENOA

Pepsinaren aitzindaria da. Pepsina entzima bat da, proteinen gainean jarduten duena, horien katea hausteko. Alabaina, pepsina ez da zuzenean askatzen, baizik eta aitzindari moduan, autobabes-mekanismo gisa.



CASTLE-REN BARNE- FAKTOREA

B12 bitamina edo kobalamina garraiatzen eta xurgatzen laguntzen du.



MUKIA

Mukosa gastrikoa babesten du eta zeregin lubrifikatzailea du.



URA

Dena diluituta daraman garraiatzaile gisa jarduten du.



Kimo azidoa piloroan zehar igarotzen da eta heste meharrera heltzen da. Han, heste meharrean, heste-urina, pankreako urina eta behazuna isurtzen dira.

Heste-urinaren osagaiak.


HESTE-URINA




OSAGAIAK

FUNTZIOA


DISAKARIDASAK (MALTASA, SAKARASA, LAKTASA)

Gluzidoak hausten dituzte, eta maltosa, galaktosa eta fruktosa lortzen dira.


LIPASAK

Gantzak hausten dituzte.


PEPTIDASAK

Proteinak hidrolizatzen dituzte.


ENTEROKINASA

Pankreak ekoitzitako tripsinogenoa aktibatzen du.


BIKARBONATOA ETA URA

Kimoaren azidoa neutralizatzen dute eta heste- mukosa lesioetatik babesten dute, duodenoa ez baitago eduki azido bat jasotzeko prestatuta.



Hau da duodenoan isurtzen den pankreako urinaren edukia:
Pankreako urinaren osagaiak.



PANKREAKO URINA



OSAGAIAK

FUNTZIOA



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 95 de 102



TRIPSINOGENOA ETA KIMIOTRIPSINOGENOA

Forma ez-aktiboak eratzen dira, eta bakoitza bere forma aktibo bilakatzen da (tripsina eta kimotripsina hurrenez hurren) enterokinasaren eraginez. Proteinen gainean jarduten dute, deskonposatu egiten dituzte eta peptidoak eratzen dituzte.



AMILASA PANKREATIKOA

Polisakaridoak deskonposatzen ditu.



LIPASA

Gantzei eragiten die.



BIKARBONATOA ETA URA

Kimoaren azidoa neutralizatzen dute eta heste- mukosa lesioetatik babesten dute, duodenoa ez baitago eduki azido bat jasotzeko prestatuta.



Behazunean, behazun-gatzak daude. Gatz horiek gantzak emultsionatzen dituzte, lipasa pankreatikoak gantzen gaionean jardun ahal izateko. Behazun-gatzak gibelean eratzen dira, kolesteroletik abiatuta. Gantzak emultsionatu ondoren, behazun-azido bilakatzen dira; horietako gehienak gibelera itzultzen dira, eta han gatz bihurtzen dira berriz ere. Gainerakoak gernuaren bitartez kanporatu ezin diren substantzia batzuk iraizteko erabiltzen dira, eta eginkarien bidez kanporatzen dira.

Jeiunoan, ileonean eta kolonean ez da digestio kimikorik gertatzen, ez baita digestio-entzimarik isurtzen.

Digestio-urin horiek guztiek beren zeregina gauzatu ondoren, elikagaiak osagai sinpleago (monosakarido, aminoazido, gantz- azido eta glizerina) bihurtzen dira. Elementu horiek xurgatu eta odol-fluxura pasatzen dira.

https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 96 de 102

VIII. eranskina.- Emakumeen organo genitalen deskripzioa.

(link: )

1.- GONADAK.
1.1.- OBULUTEGIAK.

Emakumeen gonadak dira. Almendra baten antzeko forma eta neurriak dituzte, eta arrosakarak dira. Barrunbe abdominalaren barnean daude, Falopioren tronpei eta umetokiari lotuta, lotailu batzuen bidez. Organo horiek emakumeen gametoak (obuluak) ekoizten dituzte, obogenesi izeneko prozesuaren bidez. Obuluak dotazio kromosomiko normalaren erdia duten zelulak dira; alegia, 23 kromosoma dituzte, 22+X, 46 kromosoma izan ordez. Obulutegiek hormonak ere ekoizten dituzte, bigarren mailako sexu-ezaugarriak garatzeko (adibidez, titiak garatzea eta biloaren eta gorputzeko gantzaren ohiko banaketa) eta emakumearen gorputza haurduntza posible baterako prestatzeko.

2.- BIDE GENITALAK.
2.1.- FALOPIOREN TRONPAK.

Obiduktu ere esaten zaie. Bi egitura horiek inbutu baten antzeko forma dute. Obulutegiaren inguruan sortzen dira; han dute zatirik zabalena eta finbria deritzen proiekzio edo luzapen batzuk izan ohi dituzte. Umetokiaren alboetaraino iristen dira, eta han sartzen da zatirik estuena. Egitura horiek lau ehun-geruza dituzte, eta; hauek dira, barnealdetik kanpoaldera:

2.2.- Geruza mukosoa.
2.3.- Muskulu-geruza, muskulu-ehun lisoz osatua. 2.4.- Geruza konektiboa.
2.5.- Geruza seroso edo peritoneala.

Falopioren tronpek obulua jasotzen dute obulazioa gertatzen denean, eta umetokiraino bideratzen dute. Ernalketa tronpetan gertatu ohi da.

2.6.- UMETOKIA.

Organo huts bat da, alderantziz dagoen udare baten edo moztuta dagoen piramide baten forma duena. Gernu- maskuriaren atzealdean eta goialdean dago, eta ondestearen aurrean. Oso organo baskularizatua da, haurdunaldian zehar behar adina odol iritsi behar baita umetokira, izaki berriak behar dituen gas, nutriente eta hondakin- produktuen trukea gerta dadin.

Bi atal bereizten ditugu:

2.7.- Umetokiaren gorputza. Goialdean dagoena, zabalena.
2.8.- Umetoki-lepoa edo zerbixa. Behealdean dagoena, estuena.

Honako hiru geruza hauek osatzen dute, umetokiko barrunbearen barnealdetik kanpoaldera:

2.9.- Endometrioa. Geruza mukosoa da. Bertan sortzen da arrautza edo zigotoaren (obulu batek eta espermatozoide batek bat egitean eratzen den izaki berria) habia. Ernalketarik gertatzen ez bada, geruza hori ezkatatu egiten da hilekoan, eta obuluarekin zein odol pixka batekin batera kanporatzen da.
2.10.- Miometrioa. Umetokiko muskulu-geruza da, muskulu-ehun lisoz osatua. Erditzean zehar, uzkurtu egiten da fetua aterarazteko.
2.11.- Geruza seroso edo peritoneala. Peritoneoak osatzen du. Umetoki osoa estaltzen du, zerbixa izan ezik.

2.12.- BAGINA.

Kopularako organoa da emakumeetan. Organo elastiko bat da, ondestearen aurrean eta gernu-maskuriaren atzean dagoena. Umetokitik bulbaraino doa, eta han, bulbako bestibulura zabaltzen da. Bagina hiru geruzak osatzen dute. Hauek dira, barnealdetik kanpoaldera:

2.13.- Geruza mukosoa.



https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 97 de 102

2.14.- Muskulu-geruza, muskulu-zuntz lisoz osatua. 2.15.- Geruza konektiboa.

Baginarako sarbidean, lehen sexu-harremana gertatu aurretik, himen deritzon mintz zulatu bat dago.

3.- KANPOKO ORGANO GENITALAK. 3.1.- VENUS-EN MENDIA.

Goragune biribildu bat da; pubiseko sinfisian dagoen gantz-ehunaz osatuta dago, eta biloz estaltzen da pubertarotik aurrera.

3.2.- EZPAIN HANDIAK.

Bi tolestura dira, eta batik bat, larruazalez estalitako gantz-ehunez osatuta daude. Venusen menditik perineoko gorputzeraino doaz. Bien artean, ezpain txikiak daude. Kanpoaldean, biloa ateratzen da pubertarotik aurrera.

3.3.- EZPAIN TXIKIAK. Ezpain handien antzekoak dira, baina ez dute bilorik inon. Bien artean, bulbako bestibulua dago. 3.4.- KLITORIA.

Organo erogeno bat da. Ehun zutikorrez osatuta dago, eta zakilaren baliokidea da emakumeetan. Ezpain txikien aurreko elkargunean dago.

3.5.- BULBAKO BESTIBULUA.

Ezpain txikien artean dagoen espazioa da. Almendra-forma du, eta sei zulo ditu: zulo horietako bi bakoitiak dira eta erdian daude (gernu-meatua, aurrean; eta baginarako sarbidea, atzean); eta beste bi zulo-pareak simetrikoak eta bilateralak dira (Skene-ren guruin parauretralen irteera, uretratik gertu; eta Bartholin-en guruinen irteera, baginarako sarbidetik gertu).

4.- EMAKUMEZAREN UGALTZE-APARATUKO GURUIN ERANTSIAK. 4.1.- SKENE-REN GURUIN PARAURETRALAK.

Uretratik gertu amaitzen den guruin bikoiti bat da. Orgasmoan kanporatzen den likido bat ekoizten dute. Gizonen prostataren jatorri bera dute.

4.2.- BARTHOLIN-EN GURUINAK. Gizonezkoen Cowper-en guruinen homologoak dira. Baginarako sarbidetik gertu daude. Funtzio lubrifikatzailea duen likido pixka bat jariatzen dute.

https://ikastaroak.ulhi.net/edu/eu/APSD/AS/AS01/eu_APSD_AS01_Contenidos/singlepage_index.html 17/9/18 0A24 Página 98 de 102

IX. eranskina.- Gizonezkoen organo genitalen deskripzioa.

(link: )

1.- GONADAK.
1.1.- TESTIKULUAK.

Organo bikoitia da, forma obala du eta eskroto-poltsaren barnean dago. Espermatozoideak eta hormona maskulinoak (testosterona) ekoizten dituzte.

2.- BIDE GENITALAK. 2.1.- EPIDIDIMOA.

Koma-forma duen egitura bat da, testikulu bakoitzaren atzealdean eta goialdean dagoena. Testikulutik ateratzen den eta tolestuta dagoen hodi batek osatzen du, eta hodi deferentean jarraitzen du.

2.2.- HODI DEFERENTEA.

Hodi bikoitia da, epididimoaren jarraipena. Iztaiko hodian gora egiten du, pubiseko sinfisiaren aurretik, gernu- maskuriaren goialdetik eta atzetik pasatzen da, eta semen-besikularekin bat egiten du haren behealdean.

2.3.- HODI ISURLEA.

Semen-besikulatik datorren hodiak eta hodi deferenteak bat egitean eratzen da. Prostataren barruan, uretrarekin lotuta dago.

2.4.- URETRA. Bide bakar bat da. Gizonetan, gernu- eta ugaltze-aparatuen parte da. S forma du, eta hiru atal ditu:

2.4.1.- Prostatako uretra. Prostataren barruan dagoen uretra-zatia da.
2.4.2.- Mintzezko uretra. Prostataren eta zakileko gorputz arolaren artean dago. 2.4.3.- Uretra arola. Zakileko gorputz arolaren barnean dago.

3.- KANPOKO ORGANO GENITALAK. 3.1.- ZAKILA.

Kopularako organoa da gizonezkoetan. Zilindro-formako egitura bat da, amaieran piramide-formako zabaldura bat duena. Zakila ehun zutikorreko hiru zilindrok (bi gorputz leizetsuk eta gorputz arol batek) osatzen dute. Zakilaren barnean uretra arola dago, eta amaieran atal zabal bat: glandea. Eta glandean gernu-meatua dago, uretraren irteera. Glandea estaltzen duen larruazal-tolestura prepuzioa da.

3.2.- ESKROTO-POLTSA (BARRABIL-ZORROA).

Gorputzaren gainerakoa baino ilunagoa den larruazal-poltsa bat da, zakilaren atzealdean eta behealdean dagoena. Barruan bi ganbera daude, eta horietan testikuluak daude. Geruza kanpokoenean biloa ateratzen da pubertarotik aurrera.

4.- GURUIN ERANTSIAK. 4.1.- PROSTATA.

Guruin bakoiti eta erdikoa da, gaztaina baten forma eta neurriak dituena. Maskuriaren behealdean eta ondestearen aurrealdean dago. Likido bat jariatzen du, semen-likidoaren osagai dena.

4.2.- SEMEN-BESIKULAK.

Guruin bikoiti eta bilaterala da, gernu-maskuriaren behealdean dagoena. Likido bat ekoizten dute, semen-likidoaren osagai dena.

4.3.- COWPER-EN GURUINAK.
Bi guruin txiki dira, prostataren behealdean daudenak. Eiakulazioan semena igaro aurretik, uretra lubrifikatu eta

UD1 Sistema kardiobaskularraren, asrans sistemaren, digestio sistemaren eta ugaltze - aparatuaren printzipio anatomofisiologikoak eta lotutako patologiak.

UD1    MATERIA BIZIDUNAREN ANTOLAKETA MAILAK Gizakion egitura konplexua da, mailaka antolatutako osagai multzo baten emaitza gara. Maila...